Euskal Herriko Notario Elkargoa sortu da

Bizkaie! 2009-01-20 10:41

Euskal Herriko Notario Elkargoak aurrekari bat besterik ez dauka, hain zuzen be, Euzkadi'ko Ziñaldarien Elkartea, bizitza laburra izan ebana; 1936. urteko abenduaren 20an sortu zan, Jose Antonio Agirre lehendakari eban Eusko Jaurlaritzeak emondako dekretuaren bitartez.

Bihar eguaztena, hilak 21, aurkeztuko dabe Bilboko Euskalduna Jauregian, Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuaren eraketea. Erakunde barriak bere barruan batuko ditu Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako notarioak, notario-alkargoaren egiturea 'lehenengo egokitu jakolako Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuari', bere arduradunek iragarri dabenez.

Euskal Herriko Notario Elkargoak aurrekari bat besterik ez dauka, hain zuzen be, Euzkadi'ko Ziñaldarien Elkartea, bizitza laburra izan ebana; 1936. urteko abenduaren 20an sortu zan, Jose Antonio Agirre lehendakari eban Eusko Jaurlaritzeak emondako dekretuaren bitartez.

Eguazteneko ekitaldian erakunde barria sortuko da eta, horregaz batera, Manuel Lopez Pardiñas alkargoaren lehenengo dekanoa eta bere zuzendaritza taldea karguez jaubetuko dira.

Era berean, ekitaldian izango dira, besteak beste, Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Jose Marqueño Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren burua, Izaskun Bilbao Eusko Legebiltzarreko presidentea, Fernando Ruiz Piñeiro EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko burua eta Pilar Blanco-Morales Erregistroen eta Notarioen zuzendari nagusia.

Arratsaldeko saioan alkargo barria eratuko danez, egun berean, urtarrilak 21, baina 14:00etan, alkargoaren egoitzan (Bilboko Henao kalean) plaka bat estalgabetuko da. Ekitaldi horretan izango dira, besteak beste, alkargoaren dekano izentaua, Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren burua eta Erregistroen eta Notarioen zuzendari nagusia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu