Tomas Salazar, Ercilla Hoteleko atezaina eta Las Fellini izango dira farolin eta Zarambolas 2009ko Aratusteetan
2009-01-22 09:59Farolin esparru publiko edo profesionalean izena lortu dauen bilbotarra da eta Zarambolas, barriz, gibelandi bat, Bilboko uritar tipikoa, ezerk edo inork bizitza aldatuko ez deutsona.
Bilboko Jai Batzordeak aukeratu ditu dagoeneko Aratusteetako, Sardinea kenduta, personaia ospetsuenak: Farolin eta Zarambolas. Tomás Salazar izango da Farolin; eta Las Fellini Zarambolas.
Farolin esparru publiko edo profesionalean izena lortu dauen bilbotarra da (ez dau zertan Bilbon jaiotakoa izan behar, bilbotarrok nahi dogun lekuan jaioteko ahalmena daukagulako). Bilboren izena ahotan erabili eta bilbotarra izatea azpimarratzen dauen personaia da.
Zarambolas, barriz, gibelandi bat da, Bilboko uritar tipikoa, ezerk edo inork bizitza aldatuko ez deutsona. Ondo bizitea atsegin dauen jauntxoa, Carpe Diemek laburbiltzen dau bere bizi-lema.
1984ko Aratusteetan ezarri zan lehenengoz Farolin eta Zarambolasen epaiketea Bilbon, Inauteri tradizional eta baserri-girokoetan ohikoa zan urteroko personaia gaiztoa epaitu eta zigortzearen eredua parodiatuz. Gure uribilduan gaiari kutsu txirenea emotea erabagi zan, zintzoaren eta gaiztoaren arteko dikotomia apurtu eta umore kutsua ezarriz, uritarren izaera arketipikoaren bikoiztasun barregarria agirian ixteko.
Farolin eta Zarambolasen arteko ohiko epaiketea, Bilboko Aratusteen adierazgarri originala, zezeilaren 20an, barikuan, egingo da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!