Bilbok aisialdi eta zerbitzuetako uri moduan dauen eskaintza aurkeztuko dau Milanen
2010-03-16 17:32 Euskaldunak munduanBisitearen helburu nagusietakoak Bilboren eta Milanen arteko hartu-emon instituzionalak ezartzea, merkataritzako hartu-emonak hastea eta turismo eta aisialdiko eskaintzak aurkeztea dira, Milango publikoarentzat beren-beregi diseinautakoak, eta beraz, elementu kultural, artistiko eta gastronomikoetan oinarritutakoak.
Bilbo Milanen (Italia) izango da musikearen eta goi mailako sukaldaritzearen eskutik. Negozioek, kultureak eta gastronomiak bat egingo dabe Bilboko ordezkaritza instituzional batek martiaren 17an eta 18an Lonbardiako uriburura egingo dauen sustapen-bisitan. Ordezkaritza horren buru Bilboko alkate Iñaki Azkuna izango da, uriko enpresa, hotel eta harrerako turismo-agentziakaz batera.
Kontuak kontu, Bilboko Udalak -alkateak eta Turismo eta Jaietako zinegotzia dan Isabel Sanchez Roblesek ordezkatuta- bidaia antolatu dau enpresa pribatuaren laguntzinoagaz, Bilboko markaren irudia merkatu italiarrean bultzatzeko, aisialdi eta zerbitzuetako uri europar garrantzitsu legez. Era berean, turismoak, uriko motor ekonomikotzat harturik, hemengo enpresetarako eragin leikezan negozio-aukerak aprobetxetako antolatu da bidaia.
Bisitearen helburu nagusietakoak Bilboren eta Milanen arteko hartu-emon instituzionalak ezartzea, merkataritzako hartu-emonak hastea eta turismo eta aisialdiko eskaintzak aurkeztea dira, Milango publikoarentzat beren-beregi diseinautakoak, eta beraz, elementu kultural, artistiko eta gastronomikoetan oinarritutakoak.
Uriburu lonbardiarra Italiako erosteko ahalmen handiena dauen uria da, eta Bilbo honezkero merkatu horretan da. Halan da be, eremu instituzionaletik zein eremu pribatutik ahalegin handia egin nahi da, negozio zein aisialdiko bidaiak dirala-eta, turistak erakarteari jagokonez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!