Mariano Steimberger 'Bilbao Distrito Jazz' egitarauaren barruan
2010-03-17 14:54 Musikea'Bilbao Distrito Jazz' egitarauko bigarren kontzertua barikuan, martiaren 19an, izango da, Bilboko Bidebarrieta Liburutegiko ekitaldi aretoan, IEP! Innovative Electric Project lanaren estreinaldiagaz.
'Bilbao Distrito Jazz' egitarauko bigarren kontzertua barikuan, martiaren 19an, izango da, Bilboko Bidebarrieta Liburutegiko ekitaldi aretoan, IEP! Innovative Electric Project lanaren estreinaldiagaz. Mariano Steimberg bateria jotzaile argentinarrak, hainbat musika tresnetara egokitutako musika elektronikoa aztertzen dau, eta taldeko bost kideek inprobisazino hutsetik programautako sekuentziak nahastean sortzen dan aberastasuna erakusten deuskue. 'Electric Miles' lanean, Miles Davis beraren eta bere errepertorioko lanak entzuteko aukerea dago.
Arratsaldeko 20:00etan egingo diran kontzertu guztietarako sarrerea librea eta dobakoa da, edukiera bete arte. Behin edukiera bete eta gero, ez jako inori sartzen itxiko.
'Bilbao Distrito Jazz', Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Bilbaína Jazz Club-agaz alkarlanean, sustatzen dauen ekimena da. Bilboko hainbat lekutan martiko eta apirileko barikuetarako zenbait emonaldi proposatzen dituan ekimenak hainbat helburu ditu, besteak beste, ikus-entzule askorik ez dauen musika genero hori uriko auzoetara zabaltzea, ikus-entzule barriak sortuz; 1991tik astero zuzeneko emonaldiak antolatzen dituan Bilbaína Jazz Club alkartearen lanari laguntzinoa emotea; edo auzoetan eskaintzen dan kultur programazinoaren kalidadea hobetzea.
Informazio gehiago 010 telefono zenbakian edo www.bilbao.net web gunean.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!