The Hurt Locker

Karolina Almagia 2010-03-16 13:48   Zinema kritikak

En tierra hostil ez da urteko pelikularik onena, nahiz eta Oskar garrantzitsuenak jaso dituan, danetara 6; ezta film txarra eta manikeoa be, bere kontrakoek esan daben legez. Edozein modutan, meritoak eta miseriak ditu.

- Karteldegian: En tierra hostil.
- Zuzendaria: Kathryn Bigelow.
- Gidogilea: Mark Boal
- Herrialdea: Estadu Batuak.
- Antzezleak: Jeremy Renner, Anthony Mackie, Brian Geraghty, Guy Pearce, Ralph Fiennes, David Morse, Evangine Lily.
- Musikea: Marco Beltrami.
- Produktoreak: First Light Production, Kingsgate Films, Grosvenor Park Media
- Generoa: Belikoa.
- Iraupena: 131 minutu.

En tierra hostil ez da urteko pelikularik onena, nahiz eta Oskar garrantzitsuenak jaso dituan, danetara 6; ezta film txarra eta manikeoa be, bere kontrakoek esan daben legez. Meritoak eta miseriak ditu, edozein modutan. Hasteko, argitu behar da En Tierra Hostil ez dala Irak-eko gerreari buruzko pelikula bat. Izatekotan, gerra horren ondorioei buruzkoa izango litzateke. Izan be, marinen mundua islatzen dau eta marine horreek sufriduten dituen desoreka psikikoak erakusten ditu.

Lehergailuak desaktibetan edo indarbakotzen ibilten dan marine talde batean kokatzen da ekintza. Bertan lan egiten dau James sargentoak, adrenalineari engantxauta dagoana. Auskalo zergaitik —biziago sentiduteko edo- sargento horrek beharrezkoa dan baino askoz gehiago arriskatzen dau behin eta barriro. Erritmo bizikoa, En tierra hostil filmak ikaragarrizko tensinoa sortzen dau ikuslearengan. Hango eta hemengo mehatxu ikustezinak, lehergailu izkutuak edonon…, heriotzea noiz helduko den mantentzen gaitu. Estetikeari jagokonez, dokumentalen itxurea hartzen dau eta horrek egiantzekotasun giroa emoten deutso.

Esan ohi da Kathryn Bigelow zuzendariak erdiko jarrerea hartzen dauela, ez dauela jarrera argirik hartzen inogaz. Baina hori itxurea baino ez da. Filma osoa marineen ikuspegitik filmauta dago. Arazoa ez da hori —ikuspegi bat hartu behar da beti-, baizik eta batzuetan irakiarren irudia zalantzazkoa edo eztabaidagarria dala. Adibidez, agertzen diran suizidak besteek derrigortuta dagoz beti; jarraitzeko, eszena batean aditzera emoten da irakiarrek umeak erabilten dituela gizaki-lehergailu moduan. Hau da, jente hori errukibakoa da. Gainera, pantailan marineek irakiar herritarrakazko daben errespetua ezbaian jarriko neuke nik. Armada inbaditzailea baino, Gobernuz Kanpoko Erakunde bat emoten dau batzuetan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu