Laja trikitilariak diskoa atarako dau Mikel bikotekide barriagaz

Bizkaie! 2009-01-15 10:44   Musikea

Laja eta Mikelen bigarren diskoak, Non zuztarra, han adarra, zezeilaren amaieran edo martiaren hasieran ikusiko dau argia. Lajaren bikotea izandako Ramon Zubizarreta Landakanda pandero-jotzaileak kolaboratzaile moduan parte hartzen dau lan barrian.

Laja eta Mikelen bigarren diskoa, Non zuztarra, han adarra, zezeilaren amaieran edo martiaren hasieran kaleratuko da Elkar diskoetxearen eskutik. Iñaki Garmendia 'Laja' trikitilari ezaguna barriro ere estudioan sartu da beste disko bat grabetako, Landakanda bikotea eskenatokietatik erretirau zanetik alboan izan dauen Mikel Alustiza (Zumarragako Jose Oria trikitilari historikoaren familiakoa) pandero-jotzaile eta kantariaren laguntzaz.

Laja eta Mikel bikoteren bigarren diskoa herrikoia, freskoa, alaia eta ederra izango da, 'trikitixearen maisuen eskutik', dinoe diskoetxeko arduradunek. Hamalau kantagaz, diskoakgure herri txikietako giro bizia zabalduko dau.


Kolaboratzaileak

Lan honetan, Lajak eta Mikelek Ramon Zubizarreta Landakanda konbidau berezia izan dabe alboan, umoretsu danak, aspaldiko laguntasuna eta alkarregazko begirunea agirian jarten dituan kolaboratzailea. Berak kantautako piezetan, aspaldiko sasoiak datoz gogora.

Bestalde, Fernaneta Mikel Irazoki musikariek erritmoz jantzi ditue disko honetako kantak. Anaiak izateaz gan, alkarregaz jo izan dabe hainbat taldetan (M-ak). Fernan Irazoki bateria-jotzailea oraindino be hainbat taldetan ibili izan da (Fito & Fitipaldis, Juan Carlos Perez...). Mikel Irazoki, barriz, momentu honetan Miguel Bosé kantari espainiar ospetsuaren taldeko baxu-jotzailea eta zuzendari artistikoa da. 'Urtarrilaren 10ean, KolonbiakoManizales herrian 35.000 lagunen aurrean Juanes eta Miguel Bosé kantariakaz batera jo eban Mikel Irazokik eta, handik egun bira, hilaren 12an, aireportura ailegau eta Laja eta Mikelegaz sartu zan estudioan. Munduok alkarregaz oso urrun dagozala pentsau arren, azkenean oso hurrekoak dira'.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu