'Ze esatek!' parrandarako prest
2010-03-04 11:20 MusikeaKanta errazak eta politak aurkezten deuskuez euren lehenengo lanean eta, letrei jagokenez be, 'guztion ezinegonak eta pozak islatzen ahalegindu gara'.
Ze esatek! indartsu jatorku bere lehenengo diskoagaz -taldearen homonimoa dana-, taldea sortu eta urtebete eskasera. Jaia eta jantzea buztartzea da euren helburua, 'ezer barririk asmau barik, oinarrizko erritmo eta armoniakaz kantak sortu eta parrandarako giroa jarten dogu'. Taldekide kopurua ikusita, parrandea taula ganean be egin leike. Hona hemen: Vierbu (gitarrak), Julen Valderrama (gitarrak eta ahotsa), Unai Frantsesena (bateria), Antton Albizu (tronpeta), Alexander Arrieta (saxofoia), Frank Lopepé (tronboia), Unai Arzelus (bajua), Xabier Arakama (trikia eta txalapartea), Mikel Albisu (ahotsa eta txalapartea) eta Jabier Rodil (ahotsa). Danak dira aurretik talderen batean aritutakoak eta, 'funtsean, lagun talde bat gara: hasteko, gure artean ondo konpondu behar gara, ondoren arlo musikalean ondo konpontzea errazagoa izango dalako'. Hasieratik lortu dabe giro on hori eta; gitxienez, astean behin alkartzen dira eta 'hori ez da erraza hamar laguneko talde batentzat'.
Kanta errazak eta politak aurkezten deuskuez euren lehenengo lanean eta, letrei jagokenez be, 'guztion ezinegonak eta pozak islatzen ahalegindu gara'. Igazko abenduan eta aurtengo urtarrilean grabau dabe lana Paxkal Etxepare teknikariaren laguntzinoagaz. Masterizazinoa egiteko Bordeleko Globe Audio estudioa aukeratu dabe.
Ska, reggae, zingaro eta rock lako musika estiloak jai girora ekarri eta dibertimentua, olgetako gogoa, haize freskoa eskaintzen dau Ze Esatek! taldeak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!