Paul Bilbao izango da Kontseiluko idazkari nagusi barria, apirilean Xabier Mendigurenek erretiroa hartzen dauenean
2010-03-03 10:34 Euskerea berbagaiPaul Bilbao (Algorta, Getxo, Bizkaia, 1971) Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendaria da 2004tik gaur egunera arte, eta proiektu horretan sorreratik jardun izan dau. Euskal Filologian lizentziaduna da Bilbao eta hizkuntza-plangintzan eta giza eskubideetan graduondokoak ditu.
Xabier Mendiguren Bereziartu Euskerearen Gizarte Erakundeen Kontseilua sortu zanetik idazkari nagusi izan danak, erretiroa hartuko dau aurten, eta bere ordez, Kontseiluko zuzendaritzeak holan erabagita, Paul Bilbao izango da idazkari nagusi barria. Kontseiluko zuzendaritza-taldeak hartutako erabagia apirilaren 24an berretsi beharko dabe bazkideek. Onespena baletor, egun horretatik aurrera Paul Bilbaok hartuko leuke Xabier Mendigurenen ardurea.
Paul Bilbao (Algorta, Getxo, Bizkaia, 1971) Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendaria da 2004tik gaur egunera arte, eta proiektu horretan sorreratik jardun izan dau. Euskal Filologian lizentziaduna da Bilbao eta hizkuntza-plangintzan eta giza eskubideetan graduondokoak ditu.
Kontseiluko iturriek adierazo dabenez, Xabier Mendigurenen gidaritzapean, azken 12 urtetan erakundeak 'euskalgintzea batzea eta erreferentzia izatea' lortu ditu. 'Urte honeetan, Kontseiluak eremu sozio-ekonomikoan lan egin dau, baita administrazinoakaz alkarlana bultzatu be. Hizkuntza-eskubideen sozializazinoan egindako ekarpena be handia izan da. Funtsean, euskerearen normalizazinoa bizi sozialaren eremu desbardinetan zabaltzea eta aktibetea lortu da', azaldu dabe.
Kontuak kontu, Xabier Mendigurenek egindako lana aintzat hartuta eta oinarri sendoagaz hasiko da Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusi lanean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!