Lautadako taldea eta Kakiturri-ehari nagusi Kuadrillarteko txapelketan
2010-03-01 14:51 BertsolaritzeaHurrengo hitzordua martiaren 5ean izango da Lezamako txokoan, Lautadako taldea Aiaraldekoaren kontra. Lautada-Errioxa-Aiaraldea ligilla honetan puntuak gehituz joan behar da finalerdietara nor joango dan erabagiteko.
Hilaren 27an jokatu zan Zalduondoko Zeledon toki alkartean Arabako Kuadrilla arteko txapelketearen bigarren kanporaketea, Lautadako taldea Errioxako taldearen kontra. Kanpoaldeko haize zoroak lagundurik, jai giro ederrean kantau eben bertsolariek. Lautadako taldean, berdez jantzita, promesa ugari ibili ziran: Jon Pinedo, Oier Suarez, Maialen Mateo, Bingen Sainz, Jon Unai Axpe eta Oihane Perea. Eurak izan ziran irabazle. Eta Errioxako taldean hiru bertsolari gorriz jantzita: Orlando Arreitunandia, Edurne Azkarate eta Endika Sarabia. Gai jartzen Lautadako taldekide bi: Jone Otxoa eta Beñat Oribe.
Bapo bazkaldu ostean, bertso jarrien txapelketeagaz hasi ziran parte-hartzaileak. Norberaren herria gaitzat hartuta bertso sorta ederrak entzun ahal izan ziran. Zalduondoko taldea eta Aguraingo bi alkarren artean leihan. Azkenean Aguraingo makarrak izan ziran irabazle, Evaristoren doinuakaz finalerdietara joango dira euren herria defendidutera.
Holan berotu eben giroa bat bateko bertso saioa hasi aurretik. Urduritasuna eta tentsinoa igarten zan bertsolarien artean, bertso eskola gazteak eta bertsolari gaztetxuak ibili baitziran kantuan. Halan da be, euren lanak itxuran beteten jakin eben. Saio puntuagarria amaitu ostean, etxeko taldea izan zan irabazle Zeledon Toki alkartera batutako hintxadearen gozamenerako.
Hurrengo hitzordua martiaren 5ean izango da Lezamako txokoan, Lautadako taldea Aiaraldekoaren kontra. Lautada-Errioxa-Aiaraldea ligilla honetan puntuak gehituz joan behar da finalerdietara nor joango dan erabagiteko.
Kakiturri-ehari taldeak irabazi dau Gasteizko ligako lehenengo saioa
Aizkorak Zorroztu eta Kakiturri-Ehari taldeek euken hitzordua eta berrogeita hamar bat bertsozale batu ziran saiora. Saioa bertso sorta kolektiboakaz hasi zan, eta holan Bertso Gurasoak taldeak paperean preparautako bertsoak kantau zituan. Horren ostean, Kandido Anda gai-jartzaileak hartu eban hitza eta Kuadrilla arteko Txapelketea aurkeztu ostean sei bertsolariek agurrari ekin eutsen.
Ofizioka hasi zan saioa Felipe Zelaieta eta Irati Andaren eskutik. Bikotea ziran eta umea etxean izatearen alde eta kontra aritu ziran. Gero, lau oinak emonda 8ko txikian bi bertso osotu behar izan zituen bertsolariek. Bertan entzun ziran Ruben Sanchezen AHTaren inguruko bertsoak eta Gaizka Urtaranek langileriaren alde kantautakoak. Hurrengo bi ariketak Ander Solozabalek eta Juan Mari Juaristik osotu zituen. Anderrek 'eta ez zara inoiz etxean bezela biziko' amaiereagaz osotu behar izan eban bertso bat, eta jarraian 'ohea' berbeari kantau eutson, bere ohe-zaletasuna agirian itxita. Juan Marik, barriz, 'bidea' berbeari kantau eutsozan bere bertsoak bidea ibiltearen garrantzian zentratuz. Puntu erantzuna izan zan azken-aurreko ariketea eta bertan Kontsumismoaren kontra eta Martiaren 3-aren inguruan jardun ziran Ander eta Juan Mari barriro be. Azkenengo ariketan, trikitilariek lagunduta bederatzi kopla kantau behar izan zituan talde bakotxak. Azken bertso horreek izan ziran bertsozaleak gehien animau zituenak. Aizkorak Zorroztu taldeari 'tabernaz nazkatuta hilerrira joatea' tokau jakon, eta bertan ibili ziran bertsolari famatuen mamuakaz jolasean. Kakiturri-Ehari taldekoak, barriz, 'eroetxetik ihes egindako hiru gaixo' ziran eta hor ibili ziran 'hilerrikoekin elkartu' edo 'aizkora tabernara joan' erabagi guran.
Saioa oso parekatua izan zan, baina betiko legez talde batek irabazi behar dau, eta epaileek Kakiturri-Ehari taldeak irabazi ebala erabagi eban. Gauzak holan dirala, sari banaketeagaz amaitu zan saioa.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!