'Euskerazko terminologia juridiko-administratiboa' jardunaldia egin da Iruñean
2010-03-04 16:52 Euskerea berbagaiPaskual Rekalde Euskarabidearen euskeraren ganeko aholkularitzarako atalburua ondoan ebela, Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Xabier Azanza Euskarabidearen zuzendari kudeatzaileak zabaldu dabe Jardunaldia. Ondoren, hainbat adituk eskaini ditue berbaldiak.
Nafarroako Gobernuko Euskarabideak eta Euskaltzaindiak antolatuta, 'Euskerazko terminologia juridiko-administratiboa' izeneko jardunaldia egin da Iruñean, Euskarabidearen egoitzan. Jardunaldia bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmenaren barruan kokatzen da.
Paskual Rekalde Euskarabidearen euskeraren ganeko aholkularitzarako atalburua ondoan ebela, Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Xabier Azanza Euskarabidearen zuzendari kudeatzaileak zabaldu dabe Jardunaldia.
Ondoren, Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Esther Urrutia Deustuko Unibersidadeko Zuzenbide Fakuldateko irakasleak lehen berbaldia emon dabe: 'Nafarroako lege-testuak: lexiko juridiko elebidunaren hustuketea'.
Gainontzeko berbaldiak ondokoak izan dira:
Mikel Taberna Nafarroako Gobernuko Itzulpen Ataleko itzultzaileak hartu dau berbea. Itzulpen Atalari buruz berba egin dau, Nafarroako Aldizkari Ofizialari zein beste zerbitzu batzuei lotuta.
Hirugarren berbaldia Ander Irizar Apaolaza Nafarroako Parlamentuko itzultzaile-interpreteak eskaini dau. Berbalariak erakunde horretako itzultzaile-interpreteen lanari eta terminologiagaz daben lotureari buruz egin dau berba.
Hurrengo berbaldia Araceli Díaz de Lezanarena izan da eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika Sailburuordetzako Hizkuntza Plangintzako arduradunak euskerearen arloko lan terminologikoaren planifikazinoa azaldu dau.
Azken berbaldi biak hurrengo honeek izan dira: 'Euskerazko terminologia juridiko-administratiboa Iruñako Udaleko Itzulpen Zerbitzuan: arazo nagusiak', Inma Errearen eskutik, eta 'Hogeta hamar urteko itzulpen-esperientzia Gipuzkoako Foru Aldundian', Gotzon Egia Goienetxearen eskutik. Lehenengo berbalaria itzultzaile-interpretea da Iruñako Udaleko Itzulpen Zerbitzu Ofizialean eta bigarrena Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskera Zerbitzuko zuzendaria da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!