Euskerazko ereduetan matrikuletako animau ditue getxoztarrak
2026-01-26 10:30 Euskerea berbagaiMatrikulazino epea datorren zezeilaren 2tik 13ra izango da.
Bi eta hiru urteko umeen ikastetxeetako matrikulazino epea datorren zezeilaren 2tik 13ra izango dala eta, beste urte batez, Getxoko Udalak familiak seme-alabak euskerazko ereduetan matrikuletako animau ditue. Esangura horretan, Amaia Aguirre alkateak lehenengo aldiz matrikulea egin behar daben udalerriko bi eta hiru urtekoen 829 familiei karta bat bialdu deutse animetako B, eta batez bere D, ereduetan egin deien, horrek aukerea emongo baiteutse euskaraz biziteko etorkizunean, holan erabagiten badabe.
Euskerea, gure etorkizuna
Hezkuntza sistemeak gure umeak txiki-txikitatik euskerearen munduan sartzeko aukerea eskaintzen dau. Etorkizuna anitza, inklusiboa, euskereagaz erdigunean, eta eleanitza izan behar dala uste dogu, horregaitik euskerazko ereduetan matrikuletako animetan ditugu eta ibilbide horretan egunerokoan lagundu ahal daben udal webgunean eskuragarri dagozn adituen hainbat aholku eta zenbait baliabide erabilteko be', zehaztu dau alkateak.
Udalak euskerazko ereduetan matrikuletearen aldeko kartelak zabalduko ditu toki publikoetan eta bestalde, umeen heziketearen inguruan sortu daitekezan dudak argitzeko aholkuak eta baliabideak be eskainiko ditue hemen.
2025/2026ko ikasturteko datuak
Egungo ikasturtean, Ume Hezkuntzako ikasleen % 1 A ereduan dago matrikulauta, % 28 B ereduan eta % 71 D ereduan.
Bestalde, Lehen Hezkuntzako % 8 A ereduan ikasten dabil, 31 % B ereduan eta % 61 D ereduan. Azkenik, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzeari jagokonez, gazteen % 22 A ereduan dagoz, % 25 B ereduan eta % 53 D ereduan.
Klikatu ondorengo loturan Eskuliburuan sartzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
