'Kantari' ikuskizuna egingo da Enkarterrin, martiaren 14an

Bizkaie! 2026-01-21 08:51   Euskerea berbagai

BFAk babestuta eta Enkarterriko Mankomunidadeak eta Abao Komunikazino Agentziak atondu dabe.

Kantari gaztetxoen artean euskerazko kantuak sustatzeko ikuskizuna da, LH2 eta LH6. maila bitarteko neska-mutikoentzako ekimena. Debagoienan ekin eutson Goiena Komunikazio Taldeak orain 20 urte inguru eta 2026an Enkarterrira bueltauko da Bizkaiko Foru Aldundiak babestuta Abao Komunikazino Agentziaren bitartez. Helburua neska-mutikoek euskal kantuak abestuz eta jantzan eginez ondo pasetea da, aisialdia eta euskerea, euskal kulturea eta transmisinoa lako gaiak landuz.

Egistamoan parte hartu ahal izateko epea zabalik dago eta azken eguna zezeilak 2 izango da. Emon izena hemen.  Edozein duda argitzeko, honako telefono zenbakira deitu daiteke: 943 08 10 30.

20 urte euskera sustatzen

Debagoienan orain hogei urte sortua, eragin handiko ibilbide dauen egitasmoa da Kantari; Gasteiz, Beasain, Lazkao, Altsasu eta Urretxu-Zumarragara be badira tartean, besteak beste. Neska-mutikoek, taldeka, euskerazko kantu bat ikasi behar dabe, eredu moduan erakutsitako koreografia ezaguna edo barri bat atonduzz, eta eszenatokiaren gainean jarriko dira ikuskizunaren egunean kantetan eta jantzan, publikoa eta kamerak aurrean izango dituelarik.

Helburu bi ditu egitasmoak: hartzaile zuzenak izango diran gaztetxoak eta gazte horreen familia eta ingurukoak be egitasmoaren parte izango dir, gazteen ikuskizuna atontzen parte hartuz eta ikuskizunaren egunean publiko izanez.

Kantariren helburu nagusiak:

  • Ume eta gazteek euskeraz ondo pasetea.
  • Hartu-emon barriak euskeraz sortzea.
  • Euskal kulturea sustatzea, jantzak eta kantuak buztartuz.
  • Ume eta gaztetxoei ikuskizun batean parte hartzeko aukerea emotea.
  • Familia transmisinoan eta, horrenbestez, euskerearen sozializazinoan eragitea.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu