Busturialdea aurrera Bertsolari Gazteen XVIII. BBK Sariketan

Bizkaie! 2010-03-03 16:28   Bertsolaritzea

Gaur hasi da aurtengo sariketea Igorreko kultur aretoan, 150 bat ikusleren aurrean eta giro ezin hobean, Arratiako eta Busturialdeko taldeen arteko saioagaz. Hamazortzi urtera artekoetan arratiarrak nagusitu arren, nagusietan alde polita atarata busturiarrak aurrera doaz.

Gaur hasi da aurtengo sariketea Igorreko kultur aretoan, 150 bat ikusleren aurrean eta giro ezin hobean, Arratiako eta Busturialdeko taldeen arteko saioagaz. Hamazortzi urtera artekoetan arratiarrak nagusitu arren, nagusietan alde polita atarata busturiarrak aurrera doaz. Sariketa honetan aurten, saioak sailkapen-izaerakoak dira. Beraz, galtzailea eliminauta geratzen dan bitartean, irabazlea finalaurrekoetara pasetan da.

Gaurko saioko aurkezlea Maite Berriozabal izan da eta epaimahaia Juanjo Respaldiza, Arkaitz Estiballes eta Gorka Intxaurbe adituek osotu dabe.

Ondokoak izan dira kantau daben bertsolari gazteak:


ARRATIA


BUSTURIALDEA

18 urte arte

Malen Amenabar
Beñat Mendia
Irati Astondoa

Nagore Beitia
Maria Gorriño
Jone Larrinaga

19-24 urte bitartean

Irati Bernaola
Joseba Bilbao
Illart Gumuzio

Ander Elortegi
Aitor Beitia
Amaia Uribe

Hona hemen puntuazinoak:

ARRATIA

BUSTURIALDEA

18 urte arte

161

155

19-24 urte

154

217

Danetara

315

372

Kontuak kontu, finalaurrekora pasau dan taldea Busturialdea da eta hilaren 16an, igazko irabazlea dan Ipar Uribeko taldeagaz neurtu beharko ditu indarrak.

Datorren astean jokatuko dira sailkapen faseko beste saioak eta hurrengoetan, finalaurrekoak eta finala.

Sailkapen-saioak:

- 2009/03/09: Durangaldea - Bilboaldea. Durangoko institutuan, 12:00etan.

- 2009/03/10: Lea Artibai - Enkarterri. Markinako Lea Artibai ikastetxean, 11:30etan.


Finalaurrekoak

- 2009/03/16: Ipar Uribe - Busturialdea. Derioko Txorierri BHI institutuan, 11:30etan.

- 2009/03/17: 9ko eta 10eko irabazleak. Zallako kultur etxean, 10:30etan.


Finala

Martiaren 26an, barikuan. Bilboko Kafe Antzokian, 19:00etan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu