Oraindino ba al dago inor martiaren 9an botoa nori emon erabagi barik?
2008-03-04 09:53 Begi betegarriBilboko Orkestra Sinfonikoak ISO 9000:2001 ziurtagiria lortu dau
2008-03-03 18:50 MusikeaBilboko Orkestra Sinfonikoa (BOS) Europar Batasunean (EB) ISO 9000:2001 ziurtagiria eskuratzen dauen lehenengo orkestra bihurtu da, Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazo dauenez.
Juan Ajuriagerra, euskal abertzaletasunaren jazoera garrantzitsuei lotutako bizitza bat
2008-03-03 18:17Ajuriagerra hil zanetik 30 urte bete diranean, Sabino Arana Fundazinoak ‘Juan Ajuriagerra bihotzean’ liburua aurkeztu dau. Lan horretan batu dira, batetik, 1978an, haren heriotzearen ondoren, hurretik ezagutu eben zenbait lagunek hari buruz idatzitako lekukotasunak eta, bestetik, oraindino politikan dabilzan persona nabarmen batzuek haren giza eta politika ibilbidea gogoratuz egindako ekarpenak.
Astegoienean erabagita gelditu dira Arabako Bertsolari Txapelketako finalerdiak
2008-03-03 13:58 BertsolaritzeaLehenengo finalerdia, Ondategiko Zigoitia Aretoan jokatuko da, martiaren 9an, arratsaldeko 17:00etan. Bertan Asier Otamendi, Oihane Perea, Manex Agirre, Iñaki Viñaspre, Felipe Zelaieta eta Serapio Lopez bertsolariek kantauko dabe Irati Lotina gai-jartzailearen agindupean.
Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketea eguenean hasiko da
2008-03-03 13:46 MusikeaMartitik maiatzera bitartean, eguaztenero eta eguenero izango dira kontzertuak, danetara 48, Bilborock aretoan, 20:00etan, doban. Finalisten izenak bagilaren hasieran jakingo dira. Sariei jagokenez, lehiaketeak danetara 32.000 euro banatuko ditu, disko bi grabetako aukerea eskainiko dau eta, ganera, hainbat musika-tresna erregalauko ditu.
Juan Mari Eskubi: ‘askatasunaren alde burrukatu ziranen izenak batu gura doguz’
2008-03-03 13:23 BarriketanDurango 1936 Kultur Elkarteko lehendakaria
Javier Navarroren 'Fisika eta metafisika' proiektuak lortu dau liburua idazteko CAF-Elhuyar saria
2008-03-03 11:45Aitor Urbieta Artetxeren 'Etxetresnek gustukoago dute jazza jotzea sinfonia jotzea baino' lanak jaso dau dibulgazino-artikuluen arloan 1.200 euroko lehenengo saria. Gazteentzako sari berezia Xabier Artaetxebarria Artiedaren 'Ordenagailu bidezko diagnosia: ordenagailuak mediku?' lanak jaso dau.
Jesus Alberdi Garbizu ‘Egileor’ bertsolari bergararra hil da
2008-03-03 10:49 BertsolaritzeaGaur, martiak 3, arratsaldeko 19:00etan egingo da Jesus Alberdi Garbizuren aldeko hileta eleizkizuna Bergarako Santa Marina parrokian.
Ipar Uribe Bertsolari Gazteen XVI. BBK sariketako finalerako sailkatu da
2008-02-29 15:47 BertsolaritzeaIpar Uribe sailkatuta dago finalerako, egin dituan saio biak irabazi eta gero
EAEko unibersidadeetan 66.077 ikasle matrikulau ziran 2006-2007 ikasturtean, aurrekoan baino %4 gitxiago
2008-02-29 14:24Eustaten datuen arabera, 1980ko eta 1990eko hamarkadetan biztanlerian izandako beherakadeak eragina izan dau unibersidadeetako matrikulazinoetan.
Standard eta Delorean taldeek Texas-ko South by Southwest jaialdian joko dabe
2008-02-29 14:17 MusikeaMusika alternatiboaren mundu mailako zita garrantzitsu horretan Standard getxotarrakaz eta Delorean zarauztarrakaz batera Dorian eta Love of Lesbian katalanak, Jet Lag madrildarrak, Mala Rodríguez andaluziarra eta Remate & Loco Band asturiarrak izango dira, munduko beste hainbat talderen artean.
Charlie Wilson's war
2008-02-29 12:11 Zinema kritikakFilm honek hiru birtute handi ditu: batetik, umore garratz eta lotsabakoz zipriztindutako narrazino ausarta; bestetik, isilpeko mezua, kontzientziatzen ahalegintzen dana sermoirik bota barik; eta, azkenik, antzezle talde bikaina.
Karelean: '56. Gelatik'
2008-02-29 12:05 MusikeaKarelean 2004an sortu zan, 90eko hamarkadan Lin Ton Taun taldean ibilitako Joseba Illaramendi (trikitixea eta ahotsa), Bitti Tena (bajua) eta Raul Olaizola (gitarrea) barriro be kantak sortzeko alkartu ziranean. Orain, euren lehenengo diskoa argitaratu dabe.
V. Bertsolari Gazteen Eguna Abadiñon
2008-02-29 11:23 BertsolaritzeaZapatu honetan, martiak 1, egingo da V. Bertsolari Gazteen Eguna. Aurten Abadiñok hartu dau Otxandioren lekukoa, aurretik Larrabetzu, Munitibar eta Aulestitik pasau eta gero.
‘Surrealismoaren gauzak’ Bilboko Guggenheimen
2008-02-29 10:45 KultureaMundu osoko bilduma publiko eta pribatuetako 250 objektu inguru ikusgai jarriz (asko inoiz erakutsi bakoak), ‘Surrealismoaren gauzak’ erakusketeak mobimentu honetako produkzino estetikoak izan eban gero eta komertzializazino handiagoaren eraginez sortutako tentsinoak agirian ixten ditu.
Mundaka Munduko Surf Txapelketatik kanpo
2008-02-29 10:34Aurten, Mudakan ez da izango ohiko Billabong Pro Munduko Surf Txapelketea. Aurreko urteetan eta, batez be, igaz izandako olatu falteak bultzatu ditu antolatzaileak erabagi hori hartzera.
Thomas Krens Guggenheim Fundazioko zuzendariak dimitidu egin dau
2008-02-29 10:12Bilboko Guggenheim museoaren bultzatzaile nagusienetako bat izan zan Krens, izan be, berak proposatu eutson Frank Ghery arkitektoari Bilbo bisitetea eta eraikin enblematikoa bertan eregitea.
Ikas-art, Arte Ederren Fakultadeetako lanen topaketea izango da zemendian
2008-02-29 10:08Ikas-art izeneko Unibersidadeen I. Arte Topaketak egingo dira datorren zemendian Balmasedan eta Güeñesen. Halanda be, gaur eguerdian, 12:00etan, Arte Ederren 13 fakultadeetako dekanoek Arenatzarte bisitauko dabe topaketen lehenengo ekimen modura. Arenatzarte Gueñeseko eskulturen parkea da.
Megadeth taldeak Bilbon joko dau zapatuan
2008-02-28 17:19 MusikeaIparramerikarrek United Abominations izeneko lan barria aurkeztuko dabe Bizkaiko uriburuan. Kontzertu horretan Evile talde britainiarrak be parte hartuko dau.
Schubert izango da protagonista nagusia Bilboko Musika-Música Jaialdian
2008-02-28 14:17 MusikeaGaurtik domekara bitartean, Austriako musikari bikainari eskainitako 63 kontzertu izango dira Euskalduna Jauregian.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...