Euskal kirolariak bikain Patagonian Expedition Race ospetsuan
2010-02-19 14:50 Euskaldunak munduanLasterketea Magallanes itsasartean hasi zan zezeilaren 9an eta kayak, mendiko bizikleta eta trekking eginez 600 kilometro ibili ondoren, Willimas Portuan amaitu zan, Suaren Lurra, Darwin Mendilerroa eta Beagle kanala zeharkatu ondoren.
Txileko Patagonian jokatzen dan Patagonian Expedition Race munduko zeharkaldirik garrantzitsuenetakoa da eta nazinoarteko prentsak 'azken lasterketa basatia' legez definidu dau.
Lasterketea Magallanes itsasartean hasi zan zezeilaren 9an eta kayak, mendiko bizikleta eta trekking eginez 600 kilometro ibili ondoren, Willimas Portuan amaitu zan, Suaren Lurra, Darwin Mendilerroa eta Beagle kanala zeharkatu ondoren. Aurten eguraldia aurreko urteetan baino askoz okerragoa izan da.
Air Europa Bimont taldea Urtzi Iglesias, Jon Ander Aranbalza eta Uxue Fraile kirolari euskaldunek eta Saúl Abril kataluniarrak osotu dabe. Horreekaz batera Estadu Batuak, Ingalaterra, Kanada, Suitza, Japon, Alemania, Errusia, Finlandia, Brasil, Argentina eta Txileko taldeek be hartu dabe parte. Danetara, 12 nazionalidade desbardinetako 14 talde eta 56 kirolari ibili dira hegoalde haretan, ohikoa dan legez, oso eguraldi eta baldintza gogorretan. Hain gogora izanik partaideen erdiak baino ez dabe lasterketa osoa egin, batzuk nekeak eraginda itxi behar izan dabelako eta beste batzuk bidean galdu diralako.
Kirolariek erabili behar izaten dituen oinarrizko garraiobide eta teknikak ondokoak dira: mendiko bizikletea, trekking-a, itsasoko kayak, sokakaz lan teknikak eta iparrorratza eta mapak erabiliz orientazinoa.
Aurten, Expedition Race-aren zortzigarren ekitaldia izan da eta partaidetzeari dagokionean, partaideen erdiak lortu dau ibilaldi osoa amaitzea, lasterketearen historian portzentajea lehen ekitaldikoaren antzekoa eta handienetakoa izanik. Eta azkartasunari dagokionean, bizkorrenetakoa izan da.
Irabazleak, bigarren urtean jarraian, Ingalaterrako Helly Hansen-Prunesco taldekoak izan dira. Lau britainiarrek Azopardo ibaiaren ur hotzak eta uhartsuak zeharkatu behar izan zituen eta lasterketa osoa egiteko astebete baino gitxiago erabili eben.
Azken sailkapena hauxe izan zan:
1. Helly Hansen-Prunesco (Erresuma Batua): 126 ordu eta 8 minutu.
2. Air Europa Bimont (Euskadi): 142 ordu eta 46 minutu.
3. Suiza (Suitza) 145 ordu eta 6 minutu.
4. Herbertz (Alemania): 145 ordu eta 18 minutu.
5. Gearjunkie.com (AEB): 147 ordu eta 31 minutu.
6. Untamed New England (Kanada): 148 ordu eta 17 minutu.
7. East Wind (Japon).
Kontuak kontu, lortutako emoitzeagaz pozez beteta, Urtzi Iglesias kirolari getxotarrak ondokoa adierazo dau: 'Williams Portuan lasterketea amaitu ondoren, itsasontzi militar batean 32 orduko kruzeroa egingo dogu munduko hegoaldeko kanal eta itsaso zoragarrienetatik, Punta Arenas-era joateko. Han egingo dira gaur, zezeilak 19, sari banaketea eta amaierako ekitaldi'.
Euskal kirolariak domekan, zezeilak 21, helduko dira Euskadira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!