Bilbaoeuskaraz.com, Bilbon euskeraz gauzatzen diran ekimen guztien alkargunea

Bizkaie! 2010-02-23 13:45

Bilboko Udaleko Euskara Sailak bere web orrialde barria aurkeztu dau gaur: www.bilbaoeuskaraz.com. Atari barriaren helburua da Sailak garatzen dituan programa eta zerbitzu guztiak bilbotarrei hurreratzea eta Bilbon euskeraz gauzatzen diran ekimen guztien alkargunea izatea.

Bilboko Udaleko Euskara Sailak bere web orrialde barria aurkeztu dau gaur: www.bilbaoeuskaraz.com; prentsaurrekoan Ana de Castro Euskera zinegotziak eta Eli Pombo, iametza, webgunearen diseinuaz arduratu dan enpresearen izenean emon ditue zehaztasunak. Ana de Castro and.ak azaldu dauenez, 'atari barriaren helburua da Sailak garatzen dituan programa eta zerbitzu guztiak bilbotarrei hurreratzea eta Bilbon euskeraz gauzatzen diran ekimen guztien alkargunea izatea'.

Euskeraz eta erderaz kontsulta daitekeen webgunea, ‘Iametza Interaktiboa’ enpreseak diseinau dau eta Eli Pombo bertako arduradunak zehaztu dauenez, tresna erabilgarri hau ondorengo eran egituratuta dago:

• Informazinoa:
Atal honek Euskara Sailaren informazinoa jasoten dau: sailaren kokapena, telefono zenbakia, Sailak garatzen dituan zerbitzuak, etab.

• Atalak:
Gune honetan Sailak sortutako eta euskereagaz lotutako gaurkotasunezko gaiei buruzko barriak dagoz eta horregaz batera gure hizkuntzeak Bilbon dauen presentziari buruzko datu soziolinguistikoak; Sailaren programea, argitalpen eta diru-laguntzinoei buruzko informazinoa; uriko euskaltegietan euskerea ikasteko argibideak, euskeraz egiten diran ekimenen egutegia, etab.

Beste alde batetik, webgune barriak beste atari erabilgarrietara sartzeko aukerea emoten dau: hiztegiak, zuzentzaileak, euskerazko software-ak edo bizkaierearen eta beste euskalkien orriak. Webguneak euskerazko komunikabide, Bilboko euskaltegi, indarrean dagozan itzulpen zerbitzu eta gure hizkuntzearen inguruan lan egiten daben erakundeen atari digitaletara estekak be batzen ditu.

Atariak batzen dauen informazino guztia Sailaren jardunarentzat garrantzitsuak diran xede taldeen helburuen eta beharren arabera sailkatuta dago: gurasoak, helduak, gazteak, umeak, merkatariak, ikastetxeak eta alkarteak.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu