Euskal Herriko Musika Industriaren Plataformea (EHMIP) sortu dabe kultur industriaren krisia salatzeko

Bizkaie! 2010-02-23 14:47   Musikea

Krisiaren eragina, lehenago edo geroago, sektore danetara ailegau da eta kultur arloan izandako diru-laguntzinoen murrizketea nabarmena izan da. Egoereari urtenbidea emon guran eta erakunde publikoen babesa eskatzeko, Euskal Herirko Musika Industriaren Plataformea sortu dabe musika arloko berrogeta hamar bat ekintzailek eta manifestu batean jaso ditue euren aldarrikapenak.

Krisiaren eragina, lehenago edo geroago, sektore danetara ailegau da eta kultur arloan izandako diru-laguntzinoen murrizketea nabarmena izan da. Egoereari urtenbidea emon guran eta erakunde publikoen babesa eskatzeko, Euskal Herirko Musika Industriaren Plataformea sortu dabe musika arloko berrogeta hamar bat ekintzailek eta manifestu batean jaso ditue euren aldarrikapenak.

Euskal Herriko musika industriaren existentzia aldarrikatuz hasi dabe berbaldia taldearen bozeroale lana egin daben Igor Otxoak eta Jesus Angel Serranok. Ondoren, erakunde publikoei musika arlora bideratutako diru-laguntzinoak ez murrizteko eskaerea egin deutse, arlo horretan be hainbat lanpostu galtzen dagozala gogoratuz eta kultura arloa industria legez uler daien eskatuz; holan, 'beste arlo batzuek diruz laguntzen diran bitartean, musika arloan murrizketak baino ez dagoz'. Egoera latz honen aurrean konponbideak topau behar dirala aldarrikatu dabe, 'alternatibak topau, jatorkunari aurre egin eta lanean segidu'.

Orain arte, hainbat erakunde publikoren eta partidu politikoren babesa jaso dau plataformeak eta, aurrerantzean, kontaktu barriak egiteko amesa iragarri dabe ordezkariek. Instituzinoez gan, 'eurek daukielako dirua, gure dirua', gizartea be mezu honen hartzailea badala azpimarratu dabe, 'musikearen arloan hainbat lanpostu dagozalako eta, egoereak holan jarraitu ezkero, asko eta asko galdu egingo diralako'.

Manifestuagaz bat egiten dabenak:

ABAR PRODUKZIOAK — ABS ILUMINACIÓN — ALAIKI — AMA LUR — ARLAN — ASOC. ATAE — ASOC. KULTURA LIVE-ASOC. EUPREL — AUDIOMIC — BAGA BIGA — BALEA MUSIKA IDEIAK — BFE VIDEO — BILBOSHOW — BIZZ PRODUCCIONES CALL & PLAY — DEKKER EVENTS — DISCOS SUICIDAS — EIDABE — EMANKOR — ETXEKIT — GAZTEOK GENCOMUSIC HILARGI RECORDS — INGUNZA AUDIOVISUAL JAZZ ON — LA CALDERA ASOC. CULT.— KAP PRODUKZIOAK— KRIC KRAC KULTURBIDE — LUR SOINUAK — KALEAN — LINE’M UP — PECCATA MINUTA PRODUCCIONES SERRANO — RADIATION — SOINUA — SHOT GRABACIONES — SOINUEDER — STAR LAN — TARIMA — TIO PETE ESTUDIOS — TXINTXARRI TXALAPART — TXALUPA

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu