Julio Sotok finalean kantauko dau Etxarriko saioa irabazita

Bizkaie! 2010-02-22 13:08   Bertsolaritzea

Julio Soto Gorritiko bertsolari gaztea txapela irabazteko zorian egon zan igaz, eta aurtengo Txapelketan egindako lehen agerraldian argi itxi dau hautagai sendoa dala. Lasai eta seguru ibili zan Soto, eta saioan zehar erakutsitako maila ona kartzelako lanean biribildu eban.

Etxarri-Aranatzen jokatu zan pasa dan zapatuan aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa. Herriko Kultur Etxea bete egin eben saioa ikustera hurreratu ziran berrehundik gora ikuslek. Orain artean Txapelketeak emon dauen saiorik onena izan da, eta zaleek gozau egin eben sei bertsolariek egindako lanagaz.

Hasieratik txalotu zituen bertsolariak; halan da be, txalorik hunkigarrienak Juanito Perurenari eskainitakoak izan ziran. Zapatuan bertan hil zan Goizuetako bertsolari beteranoa, eta oholtzatik harek itxitakoari aitamena egin jakon.

Saioari jagokonez, Julio Sotok lortu zituan puntu gehien. Gorritiko bertsolari gaztea txapela irabazteko zorian egon zan igaz, eta aurtengo Txapelketan egindako lehen agerraldian argi itxi eban hautagai sendoa dala. Lasai eta seguru ibili zan Soto, eta saioan zehar erakutsitako maila ona kartzelako lanean biribildu eban.

Bigarren postua, barriz, Estitxu Arozenarentzat izan zan. Lesakarrak badaki zer dan txapela jaztea, eta Etxarrin egindako lanari esker hanka bat dauka finalean. Hiru urteko atsedenaldiaren ostean, sasoitsu itzuli da Arozena Txapelketara, eta Garesen egin eban moduan, Etxarrin be maila polita emon eban.

Atzetik, gauzak estuago joan ziran. Oskar Estanga eta Xabier Terreros oso ondo ibili ziran, lehia bizia izan eben eta azkenean gaintzarrak eskuratu eban hirugarren postua. Baina Soto izan ezik, ganerako bertsolariek finalaurreko guztien puntuazinoaren zain egon beharko dabe finalera pasauko diran ala ez jakiteko.


Honakoa izan zen puntuazinoa:

Julio Soto 421 puntu.
Estitxu Arozena 397 puntu.
Oskar Estanga 392 puntu.
Xabier Terreros 390,5 puntu.
Ander Fuentes 'Itturri' 370,5 puntu.
Saioa Alkaiza 336 puntu.

Datorren zapatuan, zezeilaren 27an, arratsaldeko 17:30ean, Iruritako Gizarte Bilgunean jokatuko da bigarren finalaurrekoa. Bertsolariak: Iñigo Olaetxea, Xabier Legarreta, Julen Zelaieta, Iñaki Aleman, Iñigo Ibarra eta Migel Mari Elosegi 'Luze'.

Salgai dagoz honezkero Lesakako finalerako sarrerak, izan be, astegoienean saltzen hasi ziran martiaren 20an Lesakako pilotalekuan jokatuko dan finalerako sarrerak. Horreek eskuratzeko hiru modu dagoz:

- Internetez, www.bertsosarrerak.eu webgunean.
- Nafarroako honako saltokietan: Iruñea (Karrikadenda), Elizondo (Fantxike), Leitza (Maimur liburudenda), Lesaka (Okindegia) eta Etxarri-Aranatz (Xapatero taberna).
- Finalaurrekoetako saioetan, Irurita eta Atarrabian.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu