Salalah Oman-Aden atzean itxi eta Yemen-erako bidean goaz
2010-02-23 11:24 Euskaldunak munduan2010eko zezeilak 21, Aden, Yemenera heltzeko 287 itsas-milia. Piraten eremua da hau eta arriskuari aurre egin guran, 27 belaontzigaz batera konboi berezian goaz astiro-astiro. Helburua: Somalia eta Yemeneko piratakaz topo ez egitea bidean.
2010eko zezeilak 21, Aden, Yemenera heltzeko 287 itsas-milia. Piraten eremua da hau eta arriskuari aurre egin guran, 27 belaontzigaz batera konboi berezian goaz astiro-astiro. Helburua: Somalia eta Yemeneko piratakaz topo ez egitea bidean. Oraingoz, dana primeran doa. Zehaztasun guztiak hurrengo idatzian kontauko deutsuedaz.
Edozelan be, konboiaren berezitasunak jakin daizuezan datu batzuk emongo deutsuedaz. Konboian joatea nabegatzeko modu desbardina da, nekosoagoa eta askatasun gitxiagokoa baina seguruago jokatzeko bide bakarra ei da. Egia esateko Oman-eko jenteagaz berba egin ondoren eta Yemen-eko arrantzaleak ezagututa, guzurra emoten dau, hemen bertan, pirata gaiztoak egotea!!! Baina egia esateko badakigu hemen inguruan dabilzala eta bildurgarriak, basatiak dirala. Baina Karibean Venezuelan, Kolonbian, Malaccan, Afrikako hainbat lekutan dagoz... Baina Omaneko jenteak esaten dauen moduan, -'zuen lurraldeetan (Europan, AEBetan, Australian…) egunkariak saltzeko modurik errazena da'-. Baina badakigu piratak badirala hor nonbait eta horregaitik konboi berezian goaz, nahiz eta Yemeneko hegoaldeko kosta ederra ikusteko aukerarik izan ez.
Konbioiaren arauak nahikoa zehatzak dira:
- 27 belaontzi gara 4 taldetan banatuta, talde bi sei belontzitakoa izango da eta beste biak zazpikoak. Talde bakotxa bi ilaratan banatuta dago, ilarak hiru eta lau belontzitakoak dira.
- Talde bakotxak bere liderra eta izen klabea dauka (adibidez: Gure taldea skyhawk da, gure liderra skyhawklead da eta Ragaine II-a skyhawk5 da).
- Nabegazinoaren abiadurea 5 korapilokoa izango da eta Yemeneko kostaldetik 10 itsas-miliatara.
- Piraten eraso bat balego talde guztiek talde edo multzo bakarra osotuko dabe eta azken belaontziak sokak botako ditue.
- Belaontziren batek bala inpaktu bat jasoten badau eta belaontzia beira-zuntzezkoa bada uretara salto egin eta beste belaontzi batek erreskatau arte itxaron beharko dabe; belaontzia altzairuzkoa bada, barriz, barrura sartu, motorra topera jarri eta iges egitea izango da bide bakarra.
- Belaontziren batek motor arazoak izan ezkero, belaontzirik handienak atoian eroango dau, gure kasuan 'Silver Fern="'kestrel5'" ontziak.
- Komunikazinorako VHF eskuko irratia erabiliko dogu 16 kanalean, beste kanalak kodifikauta egongo dira (adibidez: 69 kanala="F)." Mastileko antenea erabiltea galarazota dago irrati hondak zabalagoak diralako eta, beraz, behar-beharrezkoa danean baino ez da erabiliko irratia.
Bien bitartean, Maldivetan eta Omanen bizitakoak gogoratuko doguz orain.
Maldivak: Sri Lanka-ik Uligan, Maldivetako Miladhunmandulu atoloiko irla txikitxo batera (3x1km) joan ginan. Bertan bos egun emon genduzan. Maldivak oso irla musulmanak dira, musulman zarratuak, eta sarrera ofiziala egiten dozun momentuan ganoraz jantzita ibilteko eta neskak bikinian bainurik ez hartzeko agintzen deutsue. Itsasoaren kolorea eta koralak izugarri politak dira. Manta-arrai erraldoiakaz urazpian uger egitea, inguruan marrazo mota ugari daukazuzala... Hori deskribiduezina da. Harea uruna bezain zuria... Lehen esandakoa: paradisu musulmana, ederra eta sei orduro musika berezia eskaintzen deutsuna!!! Meskitetatik etorren doinu berezi hori. Bertako jenteak hasieran nahiko jarrera zarratua eukan baina Andrius eta biok eurekaz futbolean jolasten hasi ginanean… Berehala gure lagun egin ziran; atara kontuak, futbolean ibili zan belaontzi bakarra izan ginan, eta primeran moldatu ginan. Hori bai, partiduak gogorrak ziran, 30 persona baino gehiago jolasean, futbol zelaia zulo arriskutsuz betea… Baina garrantzitsuena eurekaz hartu-emonak izatea eta hankak ez apurtzea zan legez, gure eginbeharra ondo bete genduan, jejejeje.
Oman: Maldivetatik Salalah, Omanera joateko 11 egun behar izan genduzan Arabiako Itsasoa kurutzatzeko. Arrantza gitxi baina ikuskizun ederra izan genduan, balea eta izurdeen arteko jolasaren lekuko izan ginan eta sano ikusgarria da balearen izatza eta burua ikustea!!! Eta izurdeen saltuak!!! 20 metrotakoak!!! Harrigarria!!!
Omaneko Salalah portu komertzialean aingurak bota genduzan, beste 30 belontzigaz batera zezeilaren 18an Aden, Yemenerako Konboiaren urteerearen zain. Salalah, Dhofar erregioko uriburua da. Lur zati zabal hau arabiar guztientzat oso leku berezia da: bagilean, garagarrilean eta abuztuan euria egiten dauelako eta, ondorioz, marroi koloreko basamortu harritsua mendi berde-berde bihurtzen da, lakuak eta erreka ederrak tartean dirala. Pilo bat jente etorten da hilebete horreetan euria eta batez be kolore berdea ikusteko gogoz. Oman oso ezaguna da Frankiscence zuhaitzagaitik be eta horren erretxina usaintsuagaitik. Aintxinako zibilizazinoetan oso altxor preziatua zan. Somalia, Yemen eta Omanen baino ez da jaioten arbola mota hau eta antxina porturik garrantzitsuena Omanen egoanez egipziarrak, greziarrak, erromatarrak… Hemendik sartzen ziran 'Omaneko urrearen bila' (frankiscense-a).
Bertako mendi, kobazulo eta basamortuan zehar ibili gara…. Baina gehien gustau jakuna gameluak izan dira. Ederrak eta miloeka, leku guztietan dagoz eta errepideak kurutzatzen apartak dira!!! Eta oso okela gozoa daukie. Gamelu okelea probau dogu, bai!!!
Omaneko Sultanatoan falta ez dana dirua da, petroleoagaitik herrialde hau nahiko aberatsa da eta hori edonon atzemoten da: kriston kotxeak, erropa eleganteak, dana garbi-garbi… Gizonezkoak Omanen zuriz jazten dira oso txapela berezi barregarri bategaz eta emakumeak goitik behera tapauta beti baltzez. Gizonak oso-oso jatorrak eta beti laguntzeko prest dagoz; emakumeek normalean ez dabe berbarik egiten, zoko (merkatu) barruan zeozer saldu edo erosteko baino ez bada.
Lurralde hau asko gustau jaku, bere usaina, jentea, basamortu harritsu marroia, berezia eta ederra da, ilargiko parajea emoten dau.
Beste aldetik, gauza txar bi nabarmenduko neukez, bata, gure portuko agentea Mohamed="Mr." Desastre, arpegigogorra halakoa (sarrera-urteera ofiziala + bisadoak = 200 Euro) eta, bestea, oro har, herrialde nahiko karua dala.
Eutsi gogor eta hurrengora arte,
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!