Elikagaigintza arloko bost euskal enpresa izango dira Dubaiko Gulfood azokan
2010-02-22 11:04 Euskaldunak munduanBisitearen helburua euskal enpresak merkadu arabiarra ezagutu eta inportadore arabiarrakaz hartu-emonetan jartea da, euskal elikagai-industria sustatzeko eta nazinoarte mailan erreferente legez sendotzeko asmoz.
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Elikadura eta Arrantza Sailak eta elikagaigintza arloko bost euskal enpresak zezeilaren 21etik 24ra arte Dubain izango dan Gulfood Azokan parte hartuko dabe.
Bisitearen helburua euskal enpresak merkadu arabiarra ezagutu eta inportadore arabiarrakaz hartu-emonetan jartea da, euskal elikagai-industria sustatzeko eta nazinoarte mailan erreferente legez sendotzeko asmoz.
Azokea zezeilaren 22an eta 23an bisitauko dau euskal ordezakaritzeak, Arabiar Emirerri Batuetako elikagai-merkadua eta honek eskatzen dituan produktuak ezagutu eta merkadu horretan sartzeko aukerak aztertzeko. Donibane Fish, Izkiña-Geltoki, Hijos de Jose Serrats, Kaiku Internacional eta Zizzo Billante dira Dubain izango diran euskal enpresak.
Gulfood Azoka, elikagaigintzearen merkaduari jagokonez, parte-hartze garrantzitsuko eta estrategia handiko azokea bihurtu da. Egun, Arabiar Emirerri Batuak, hazkunde ekonomiko handiko herrialdea izateaz aparte, kalidade handidun elikagaien kontsumitzaile garrantzitsua da, eta 'azoka hau aukera aproposa da arabiar lurralde ezberdinetako inportadoreakaz kontaktu komertzialak egiteko', Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Elikadura eta Arrantza Saileko iturriek adierazo dabenez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!