Badator DF Bertsozale Eskola 2010

Bizkaie! 2010-02-24 10:08   Bertsolaritzea

Aurtengo martian izango da Durangoko Plateruenako DF Bertsozale Eskolearen bigarren zikloa. Eskola hau bertsozaleriari zuzendutakoa da, zaleari oro har; bertsoaz gehiago jakin eta gozau gura duen edonori bertsogintzeari buruzko dibulgazino saio didaktikoak eskaintzea da asmoa.

Aurtengo martian izango da Durangoko Plateruenako DF Bertsozale Eskolearen bigarren zikloa. Eskola hau bertsozaleriari zuzendutakoa da, zaleari oro har; bertsoaz gehiago jakin eta gozau gura duen edonori bertsogintzeari buruzko dibulgazino saio didaktikoak eskaintzea da asmoa.

2009ko udabarrian antolatu eben DF Bertsozale Eskolaren lehenengo zikloa, tailer formatuko sei saiogaz. 'Bat-bateko bertsogintzaz, bertso idatziez, bertsolaritzearen historiaz, gai-jartzailetzaz... jardun genduan Igor Elortza, Unai Iturriaga, Josu Goikoetxea, Xabier Amuriza eta Maialen Lujanbio gidari geunkazala'. Lehenengo aldi arrakastasua Durangaldeko bertsolariakaz egindako saio bategaz amaitu zan; DFko partaideak izan ziran gai-jartzaile saio haretan, eta taldean egindako kopla jarriak abestuz amaitu zan ordukoa.

Aurtengo edizinoan, igazko DFkideek eurek holan erabagita, 2009ko Txapelketa Nagusiari errepasoa egingo jako, berbaldi formatuan. Lau saio izango dira: Andoni Egaña zazpi bider finalista eta lau bider txapeldun izandakoak oholtza gainean bizi izan dituan txapelketetan zeharreko bertsogintzearen bilakaerea aztertuko dau, 1986tik 2009ra arteko errepasoa eginez; Unai Elizasu eta Maite Berriozabal Txapelketa Nagusiko gai-jartzaile taldeko kideek azken txapelketako gaiak aztertuko ditue, gai-jartzaileen ikuspegitik; Agin Rezola eta Iñaki Aurrekoetxeak, Garako eta Berriako kritikariak hurranez hurran, 2009ko Txapelketeak bertsogintzeari egindako ekarpenez jardungo dabe; amaitzeko, Eider Rodriguez idazleak eta Asier Altuna zinegileak be euren ikuspegia azalduko deuskue, bertsozaleak diran aldetik, bertsogintzaz eta txapelketaz.


DF Bertsozale Eskola 2010. Egitaraua:

- Martiak 4, 20:00, Durangoko Plateruena: Andoni Egaña.
- Martiak 11, 20:00, Durangoko Plateruena: Unai Elizasu eta Maite Berriozabal.
- Martiak 17, 20:00, Durangoko Plateruena: Agin Rezola eta Iñaki Aurrekoetxea.
- Martiak 24, 20:00, Durangoko Plateruena: Eider Rodriguez eta Asier Altuna.

Izena emotea (15 euro) eta argibideak: kultura@plateruena.net helbidean. Azken eguna, martiak 2, martitzena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu