Euskadiko turismoaren irudi barria aurkeztuko dabe Bruselan

Bizkaie! 2010-02-24 09:27   Euskaldunak munduan

Turismo-marka barria urtarrilaren 20an Madrilen estreinau ondoren egingo dan lehen aurkezpenerako Eskualdeen Batzordearen egoitza izango da agertokia. Ekitaldi horretan, Eskualdeen Batzordeko ordezkari batek eta Eusko Jaurlaritzako Kanpo Hartu-emonetarako Idazkaritza Nagusiko beste batek parte hartuko dabe.

Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburu Bernabe Undak Euskadiko turismoaren irudi barria aurkeztuko dau Europako erakundeen aurrean gaur, zezeilak 24, Bruselan egingo dan ekitaldi batean. Turismo-marka barria urtarrilaren 20an Madrilen estreinau ondoren egingo dan lehen aurkezpenerako Eskualdeen Batzordearen egoitza izango da agertokia. Ekitaldi horretan, Eskualdeen Batzordeko ordezkari batek eta Eusko Jaurlaritzako Kanpo Hartu-emonetarako Idazkaritza Nagusiko beste batek parte hartuko dabe.

Europako eskualde guztiek Bruselan dituen ordezkariak dagoz konbidauta, baita diplomatikoak, Europako erakundeak, Belgikan bizi diran euskaldunen kolektiboa eta abar. Eskualdeen Batzordea Europar Batasuneko lekuan lekuko eta eskualdeko agintaritzen ordezkari politikoen topagunea da. Erakunde hori Europar Batasuneko 27 herrialdeetako 344 kidek osotzen dabe, eta Europar Batasuneko politikeak eta legedia egiteko prozesuan lekuko eta eskualdeko enteei berbea emotea dau helburu.

ETBko aurkezle Vanessa Sanchezek gidatuko du ekitaldia, eta hori amaitutakoan, Juan Mari Arzakek ekitaldirako preparau dituan sorkuntzak jateko aukerea izango da.

Konbidauen artean, Athletic Club futbol taldeko kideak be dagoz, Europa League txapelketako partidu bat jokatzeko joan behar baitabe Belgikara. Jokalariek Euskadiko turismo-markea zabaltzen lagunduko dabe eta, horretarako, hainbat ekintza egingo ditue Belgikan dagozan bitartean, berbarako, horretarako diseinautako gorbatak eta bidaia-poltsak eroango ditue, futbol taldearen autobusa Euskadiko turismoaren irudiagaz errotulauko da eta markea jokalariek parte hartuko daben ekitaldietan agertuko da.

Ekitaldia, Euskadik Bruselan dauen ordezkaritzan 2016an Donostia Kulturearen Europako Uriburu izateko hautagaitzeari buruz emongo dan berbaldiaren biharamunean egingo da. Berbaldi horretan Eusko Jaurlaritzearen Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako, Donostiako Udaleko, 2016 Donostia hautagaitzearen bulegoko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariek parte hartuko dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu