‘Hizkuntza-politikeak bakotasunak ditu’
2008-02-25 13:47 Euskerea berbagaiKontseiluko ordezkariek EEPren egitasmoetan euskereari ez jakola estatus egokirik eskaintzen azpimarratu dabe. Estatus egokia lau kontzeptuk definiduten dabe: euskera ofiziala, berezkoa, lehentasunezkoa (diskriminazino positiboaren beharra) eta ezagutu beharrekoa.
‘Euskerearen gidabaimena’, Enkarterrin euskerearen erabilerea sustatzeko ekimena
2008-02-25 12:07 Euskerea berbagaiJoko honen helburua euskerearen erabilerea bultzatzea da, modu parte-hartzaile eta umoretsuan, eta aldi berean euskaldunei alkar ezagutzeko aukera gehiago emotea.
Bilboko XIII. Zine eta Lankidetza Erakustaldia zezeilaren 25etik 29ra
2008-02-25 11:27 BarriakBost egunean zehar, Gibarako (Kubako) Zine Pobrearen V. Jaialdian aukeratutako film laburrak, fikzinoko film luzeak eta dokumentalak aurkeztuko dira Bilbon.
Coen anaiak jaun eta jaube Oscar sarien 80. ekitaldian
2008-02-25 11:03 BarriakCoendarren filmak bi sari nagusi lortu ditu, zuzendaritzarik onena eta film onena, hain zuzen be. Era berean, gidoi egokitu onenaren eta bigarren aktore onenaren (Javier Bardem) sariak eskuratu ditu bart Cormac McCarthyren nobela batean oinarritutako filmak.
Lekeitioko Zine eta Bideo Bilerearen 31. edizinoa egitea adostu dabe Udalagaz
2008-02-25 10:50 Barriak'Ezin genduan bertan behera itxi Euskal Herrian dagoan euskerazko zinemaldi bakarra', azaldu dau Lekeitioko alkate Jose Maria Cazalisek Udalak Zine eta Bideo Bilereari diru-laguntzinoa emotearen arrazoia. Holan, orain dala gitxi antolatzaileek euren lana itxi eta jaialdia bertan behera geratuko zala iragarri arren, gitxienez edizino bat gehiago izango da.
Jaurlaritzeak eta Nafarroako Gobernuak hizkuntza politikan alkarlana garatzeko borondatea agertu dabe
2008-02-22 14:54 Euskerea berbagaiBesteak beste, soziolinguistikearen, toponimoen eta hezkuntzearen arloan alkarregaz lan egingo dabe, eta datozen egunetan Azanza eta Baztarrika batzartuko dira gaur berbatutakoa zelan gauzatu erabagiteko.
Bizkaiko Bildotsaren II. Eguna Bilbon
2008-02-22 11:57Zezeilaren 23an, zapatuan, Bilboko Plaza Barrian izango da hitzordua. Goizeko bederatzi eta erdietan hasita, Karlos Ibarrondo adituak aldi berean erreko ditu eusko labeldun Bizkaiko ardi hazleen 32 esne bildots.
AkustikA talde bizkaitarrak bere lehenengo bideoklipa grabau dau
2008-02-22 11:05 MusikeaMungia eta Ugaoko hirukotea da AkustikA. Talde bizkaitarraren jatorria ezagutzeko 2005. urtera jo behar dogu, ‘Moebius’ rock-metal konboa desegin zanean bertako kide baitziran hirurak.
Los crimenes de Oxford
2008-02-22 10:32 Zinema kritikakÁlex de la Iglesiaren film honek hasikera sendoa dauka eta personaia nagusien aurkezpena ona da. Hala eta guztiz be, kontakizunak aurrera egin ahala, interesa galdu eta beheraldi horretatik urten gura dauenerako beluegi da.
Klima aldaketearen eragina ardaogintzan
2008-02-22 10:13 Jan edanakXanpainea eta Altsaziako ardaoak zorioneko dagoz. Europa osoan emon dan tenperaturen igoerea dala eta, bi edari horreek produziduten diran lurraldeek klima ideala topau dabe.
Ukberri.net agerkari digitala Uribe Kosta eta Erandioko barriak sakelekoaren bidez emoten hasi da
2008-02-21 18:49Kepa Ugarte ukberri.net-eko koordinatzaileak azaldu dauenez, ‘tokiko prentsa euskaldunak barritasun guztiak onartu behar ditu, euskerea eremu barrietara eroateko eta euskerearentzat irakurle barriak irabazteko’.
Juan Antonio Urbeltzen ‘Axeri Boda’ dantza ikuskizuna estreinauko dau Bilboko Arriaga antzokiak
2008-02-21 18:36 KultureaDatorren domekan, zezeilak 24, estreinauko da, arratsaldeko 20:00etan, Juan Antonio Urbeltzen ‘Axeri Boda’ izeneko dantza ikuskizun barria Bilboko Arriaga antzokian. Antropologo eta folklorista iruindarrak Argia bere dantza taldearentzat sortu dauen azken ikuskizuna da.
‘Piarres Lafitteren ekintzabideak (1920-1944). Kultura jasoko euskaltzaleen sarearen baitan’ liburua plazan
2008-02-21 17:11 KultureaPiarres Lafitteren ekintzabideak (1920-1944) liburua Amelia Hernándezen doktorego tesia da, Joseba Agirreazkuenaga eta Javier Díaz Nociren zuzendaritzapean egindakoa. Piarres Lafitte idazle lapurtarraren figura eta lana aztertzen ditu zehatz-mehatz.
Espainiako Musika Akademiak Difusino Saria emon deutso Donostiako Jazzaldiari
2008-02-21 14:45 MusikeaJazzaldi donostiarrak 43. edizinoari ekingo deutso aurten, 1.400 musikari hartu ditu orain arte eta, ondorioz, azken urteetako sorkuntza jazzistikoaren eredutzat jo dabe.
‘Euskal Kantu Txapelketa’-ren Bizkaiko 2008ko edizinoa Getxon hasiko da
2008-02-21 14:19 MusikeaEkimenaren helburuak prentsaurrekoan azaldu ditu Juango Zelaiak, Euskal Kantuzaleen Alkartearen antolatzaileak: euskal kantagintzea zabaldu eta erakustarazo, kantetako zaletasuna biztu, eta kantari barriak plazaratu.
Gernika-Lumoko merkatarien % 81ek euskerea erabilten dau eguneroko jardunean
2008-02-21 13:50 Euskerea berbagai'Apurka-apurka euskeraz egitea merkataritzarako errentagarria dala konturatzen ari dira saltzaileak, azken batean, hitzarmena sinatzeak, kontsumitzailearen eskubideen alde lanean dabilzala erakusten dauelako’
‘Vine, vi y me vendí’ Lendakaris Muertos taldearen disko barria zezeilaren 25ean salgai
2008-02-21 13:37 MusikeaDiskoaren zuzeneko aurkezpenak Bizkaian hasiko ditu Lendakaris Muertos taldeak, Santurtzin, hain zuzen, La Kelo Gaztetxean, Honoris Causa taldeagaz batera. Hitzordua, zezeilaren 23an, zapatuan, 20:00etatik aurrera.
Irlandako gaelikoa laguntza beharrean
2008-02-21 11:28 Lá Nua gaelikoz argitaratzen dan egunkariak ateak zarratu leikez laster, Ipar Irlandako administrazinoak dirulaguntzinoa murriztea erabagi ostean.Bosteko erakusketa ibiltariak Iñaki Cerrajeria, Carlos Marcote eta Patxi Coboren artelan barriak jarri ditu ikusgai
2008-02-21 10:48 KultureaBostekoren XI. edizinoak lehen aldiz dakarz argazkiak Patxi Cobo bizkaitarraren eskutik, izan be, Patxi Cobo artistarik nabarmenena eta personalena da euskal argazkilaritzan.
Arte bitartekaritzeari buruzko eztabaida-saioa Guggenheim Bilbao Museoan
2008-02-21 10:07Arte bitartekaritzearen egiturak eta praktiak aztertuko ditue gaur, hilak 21, Euskal Herriko arte garaikidea gaitzat dauen ‘Artea Zintzilik’ eztabaida-saioen barruan.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...