Gervasio Sanchezen 'Bizitza minatuak' laneko argazkiak Berrizen

Bizkaie! 2010-02-11 13:47   Kulturea

'Bizitza minatuak' izenburuko argazki liburuan oinarritutako erakusketea egin dau Gervasio Sanchez kazetari eta argazkilariak eta 2007tik Estadu osoan herriz herri dabilen erakusketea Berrizen izango da ikusgai zezeilaren 19tik martiaren 12ra arte.

Mina antipertsonalen biktimak dira argazkietako protagonistak. Gervasio Sanchez argazkilariak liburu eta erakusketeagaz pertsona honeen errealidadea erakusteaz gan, euren birgizarteratzean lagunduko dauen proiektuan kolaboretan dau.

Gervasio Sanchez Cordobakoa da eta lan asko egin dau hirugarren munduko herrialdeetako gatazkak kontetan. Sariak be dexente eskuratu ditu, azkenenegoa Estaduko 2009 Argazki Sari Nazionala.

Esandakoak esanda, Berrizko Kultur Etxean ikusgai izango da 'Bizitza minatuak' erakusketea martitzenetik barikura, 18:30etatik 20:30etara, eta astegoienetan ekitaldiak izaten diranetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu