BFAk eta Azkue Fundazinoak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2010-02-11 12:55   Euskerea berbagai
Fundazinoaren Patronatuko kideak Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala, Euskaltzaindia, Euskal Herriko Unibersidadea eta Deustuko Unibersidadea dira.

Hitzarmen horregaz, foru erakundeak, Kultura Sailaren bitartez, 600.000 euro jarriko ditu Fundazinoaren Patronatuak datozan hileetan egingo dituan proiektu batzuk garatzeko. Fundazinoa igaz sortu zan, Interneten eta teknologia barrien bitartez euskera sustatzeko helburuagaz.

Bizkaiko Foru Aldundiak lankidetza-hitzarmena onartu dau Azkue Fundazinoagaz erakunde horrek 2010. urtean egingo dituan jarduerak zati batean finantzatzeko.

Hitzarmen horregaz, foru erakundeak, Kultura Sailaren bitartez, 600.000 euro jarriko ditu Fundazinoaren Patronatuak datozan hileetan egingo dituan proiektu batzuk garatzeko. Fundazinoa igaz sortu zan, Interneten eta teknologia barrien bitartez euskera sustatzeko helburuagaz.

Sustatuko diran egitasmo interesgarrienen artean, honakoak dira nabarmentzekoak:


Wiki Jakintza gunea

WikiLab plataformea jarriko da martxan, Wikiplaza egitasmoa bultzatzeko asmoz. Plataforma horretan, hainbat gaitako wikiak sortzeko aukerea izango dabe gizarteko eragile eta norbanako guztiek; euskerazko edukiak guztien eskura egon daitezan. Musikea, filmak, liburuak, argazkiak, datu zientifikoak eta historikoak, edo beste edonolakoak modu librean banatzeko aukerea egongo da, eta euskerazko wikipediarako sarrerak gehituko dira. Blogak sortzeko aukerea eta eztabaidarako foro bat be egongo da, guztion alkarlana sustatzeko.


Jklik

Egitasmo honek bere atala guztiz garatua eta bere domeinua izango dau: 'azkue.jklik'. Bertan, euskeraz honezkero jorratuta dagozan 197 jarduera euskal irakasle komunidadearen eskura jarriko dira. Jklik jarduerak garatzeko gidaliburuak deskargau eta Azkueren eta irakasleen arteko lankidetzea sustatzeko bideak landu ahal izango dira.


Euskeraren Interpretazino Zentroa, Mediategia, Webtegia eta Liburutegia atalen itxurea aldatzea

Atal horreen diseinuak aldatuko dira, webgunearen diseinu orokorragaz bat egiteko. Bakotxak bere azpidomeinua izango dau.

- azkue.eiz. Erakusketearen inguruko informazino guztia bertan jarriko da. Aukerea emongo da bisita-eskaerea webgunearen bitartez egiteko, eta unidade didaktikoak deskargau ahal izango dira.
- azkue.mediategia
- azkue.webtegia
- azkue.liburutegia

Horrezaz ganera, edukiak hobetuko dira.


BandenIrratia.com

2009ko Euskerearen Egunerako martxan jarri zan Banden Lehia izeneko egitasmoaren jarraipena izango da. Euskal taldeentzako 'myspace' atariaren moduko plataformea izan ahal da. BandenIrratia.com webgunera sartzeko aukerea izango dabe euskal bandek, hareek elikatuko baitabe webgunea, abestiakaz. Abesti horreek guztiek interneten bidez jarraitu ahal izango dan irrati bat osotuko dabe.


Jokoen gunea

'Blender tresnak' 3D animazinoak eta joko libreak egiteko tresnak erabiltea sustatuko da plataforma honetan. Euskerazko jokoak egiten ikasteko ikastaroak bultzatuko dira. Horretarako, domeinu bat egongo da: Azkue.jokogune

Horrezaz ganera, joko bat sortuko da, Kaixo Frankie! jokoari jarraipena emongo deutsona. Jokoa 2010eko azken hiruhilekoan jarriko da martxan eta aukerea egongo da Durangoko Liburu eta Disko Azokan jokatzeko.


Alkarbide

Era berean, Udaletako Euskera Teknikarien Bilgunea dan Alkarbide ekimenagaz jarraituko da, informazinoa partekatzeko eta euskera teknikarien arteko komunikazinoa errazteko. Bi atal ditu: Euskera Zerbitzuen Bilgunea eta Trebagunea.


Ugarteburu saria

Euskerazko wikipedian osasun arloko testuak ugaritzeko sariketea.


Azkue Fundazinoa, proiektu estrategikoa Bizkaiarentzat eta Euskadirentzat

Bizkaiko eta Euskadiko bost erakunde pribadu eta publikoren ekimenez sortu zan Azkue Fundazioa, 2009. urtean. Erakunde horreek, indarrak batu, eta helburu estrategikotzat ezarri eben euskereak Interneten dauen erabilera sustatzea, baina batez be lurralde historikoko gazteen artean.

Azkue Fundazinoak Bilboko Euskeraren Etxean izango dau egoitza, eta euskereak Interneten dauen erabilera sustatu eta bultzatzen dau, horixe baita Bizkaiko gazteria egun dabilen eta komuniketan dan lekua. Ekimen barri horregaz —eta beste proposamen barri batzukaz—, gehitu egingo da sarean diran euskerazko eduki interaktiboen eskaintzea. Holan, gazteek hizkuntza horretan egin ahalko ditue orain arte beste hizkuntzatan egin dituenak: jokatu, ikasi, eretxiak trukatu, txatean jardun, eta abar.

Azkue Fundazinoaren amesa da erreferentziazko ingurune bihurtzea euskal Internautentzat. Horretarako, Bizkaiko gizartean aurkeztu ondoren, martxan ditu honezkero zenbait proiektu, sortu zaneko helburuak lortzeko. Ganera, proiektu horreen bitartez, lehendik be sarean egoan programa batzuk bultzatu eta sustatu, eta beste batzuk, barriak, martxan jarriko ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu