Bilboko Udal Musika Eskoleak aurtengo formazino tailerrak aurkeztu ditu

Bizkaie! 2010-02-09 13:03   Musikea

Ikastaroen matrikula epea zezeilaren 8tik aurrera zabalik izango dabe kurtso bakotxeko plaza kopurua bete arte eta eskoletako ikasle zein irakasle eta interesauta dagoan publiko zabalarentzat dira. Ikastaroak, BilbaoMusikako egoitzan emongo dira, Bilboko Sorkunde kaleko 8. zenbakian.

Bilboko Udal Musika Eskolak, BilbaoMusikaren barruan eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren menpe dagoan Udal Musika Eskoleak, Formazino Tailerren aurtengo edizinoari ekingo deutso, edukien artean barrikuntza garrantzitsuakaz. Ikastaroak lau izango dira: lutheriaren oinarriak, musika taldeen zuzendaritzea (ahotsak eta instrumentalak), klarinetea eta Alexander Teknikea.

Ikastaroen matrikula epea zezeilaren 8tik aurrera zabalik izango dabe kurtso bakotxeko plaza kopurua bete arte eta eskoletako ikasle zein irakasle eta interesauta dagoan publiko zabalarentzat dira. Ikastaroak, BilbaoMusikako egoitzan emongo dira, Bilboko Sorkunde kaleko 8. zenbakian. Ikastaro bakotxaren zenbatekoa, ikastaro motaren eta iraupenaren araberakoa izango da, baina 20 eta 75 euro bitartean izango dira.

Tailerrak emongo dituen irakasleak, profesionaltasun maila handikoak dira, Roberto Jardón Rico lutherlaria, jarduera honetan igaz be egon zana eta arrakasta handia izan ebana; Alain Sancho zuzendari eta konposatzailea, Bilboko Kamara Musikako Alkartearen zuzendari artistikoa izandakoa; Miguel Espejo RTVE Orkestrako klarinete bakarlaria eta Alexander Teknikan aditua dan Luis Fernández biolontxelo irakaslea.


Lutheria eta talde zuzendaritzea

Lutheria ikastaroa igaz hasitakoaren jarraipena izango da. Apirilaren 24an eta maiatzaren 8 eta 15ean emongo da goizeko ordutegian eta 21 orduko iraupena izango dau. Matrikulea 75 euro izango dira. Musika Taldeen zuzendaritza ikastaroa, bestetik, abesbatzak edo talde instrumentalak zuzentzen dituen irakasleei zuzenduta dago. Zortzi klasetan banatuko da eta bakotxaren iraupena bi ordu eta erdikoa izango da goizeko ordutegian martiaren 1etik 24ra. Azkenengo klaseetan ikasleek, musika talde bat zuzentzeko aukerea izango dabe, Alain Sanchoren ikuskapenagaz.


Klarinetea eta Alexander Teknikea

Martiaren 23 eta 26 bitartean klarinetearen master class batzuk emongo dira Miguel Espejoren eskutik. Bi saio izango dira ikastaro honetan. Bata ordu batekoa eta bestea ordu erdiko iraupenagaz. Gainera, entzule legez joateko aukerea be zabalik dago. Matrikulearen prezioa 75 eurokoa izango da ordu batekoa eta ordu erdikoa, 40koa.

Entzule legez joan nahi izan ezkero, 20 euro pagau beharko dira. Eta azkenik, Alexander Teknikeari buruzko mintegia Luis Fernándezen eskutik izango da. Hau, 'gorputz heziketa' metodo bat da, musikariei jarrera txarrak ezabatzen laguntzen deutsena eta mobimentuen erabateko kontrola izaten laguntzen deutsena. Ikastaroa apirilaren 30ean hasiko da eta 70 eurokoa da matrikulearen prezioa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu