Manic Street Preachers eta Slayer be Kobetamendin izango dira
2010-02-10 17:34 MusikeaManic Street Preachers hirukote galesa Journal For Plague Lovers (2009) diskoko kantak zuzenean aurkeztera etorriko da jaialdiaren hirugarren egunean, garagarrilaren 10ean. Slayer trash metal talde kaliforniarrak jaialdiko doinu gogorrenetakoak eskainiko ditu lehenengo egunean.
Bilbao BBK Live jaialdiko antolatzaileek 2010eko jaialdian parte hartuko daben talde gehiagoren izenak baieztau ditue. Jet, Rise Against, Coheed And Cambria, Bullet For My Valentine eta Rise To Fall taldeakaz batera, Manic Street Preachers eta Slayer be Kobetamendin zuzenean izango dirala jakinarazo dau Last Tour International enpreseak.
Manic Street Preachers hirukote galesa Journal For Plague Lovers (2009) diskoko kantak zuzenean aurkeztera etorriko da jaialdiaren hirugarren egunean.
Slayer trash metal talde kaliforniarrak jaialdiko doinu gogorrenetakoak eskainiko ditu lehenengo egunean.
Jet talde australiarra Shaka Rock diskoko kantak taularatuko ditue Kobetamendin jaialdiaren hirugarren egunean.
Aitatutako hiru taldeez gan, Rise Against punk-rock talde estadubatuarra, Coheed And Cambria New Yorkeko laukotearen rock progresiboa, Bullet For My Valentine talde galestarraren metalcore melodikoa eta Rise To Fall talde bilbotarra -Bilbao Hiria Pop Rock lehiaketan Metal ataleko irabazlea- be izango dira aurten jaialdian.
2010eko Bilbao BBK Live jaialdia garagarrilaren 8an, 9an eta 10ean izango da. Hauxe da oraingoz baieztauta dagoan egitaraua:
Garagarrilak 8, eguena: Rammstein, Slayer, Rise Against, Coheed And Cambria, Bullet Fopr My Valentine, Rise to Fall…
Garagarrilak 9, barikua: Pearl Jam, Capsula...
Garagarrilak 10a, zapatua: Manic Street Preachers, Jet...
Bilbao BBK Live jaialdiko 3 eguneko bonoak 110 euroan (+ banaketa gastuak) dagoz eskuragarri. BBK eta Ticketmaster sarean dagoz eskuragarri jaialdiko sarrera guztiak, bonuak zein egunekoak.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!