Zientzia euskal gizartera hurreratzeko eta zabaltzeko akordioa sinatu dabe Elhuyar Fundazinoak eta Jaurlaritzeak
2010-02-09 11:13 Euskerea berbagaiEusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibersidade eta Ikerketa Sailak eta Elhuyar Fundazinoak alkarlan-akordioa sinatu dabe Gasteizen, euskal gizarteari 2010ean zientzia hurreratzeko eta zabaltzeko helburuagaz. Hitzarmenagaz, Jaurlaritzeak 150.000 euroko diru-laguntzinoa emongo deutso Elhuyar Fundazinoari, igaz baino 30.000 euro gehiago.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibersidade eta Ikerketa Sailak eta Elhuyar Fundazinoak alkarlan-akordioa sinatu dabe Gasteizen, euskal gizarteari 2010ean zientzia hurreratzeko eta zabaltzeko helburuagaz. Hitzarmenagaz, Jaurlaritzeak 150.000 euroko diru-laguntzinoa emongo deutso Elhuyar Fundazinoari, igaz baino 30.000 euro gehiago.
Ekitaldian, erakunde bietako ordezkari nagusiek parte hartu dabe: Isabel Celaa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua; Pedro Luis Arias Eusko Jaurlaritzako Unibersidade eta Ikerketa sailburuordea; Jose Mari Rodriguez Ibabe Elhuyar Fundazinoko lehendakaria; eta Itziar Nogeras Elhuyar Fundazinoko zuzendari nagusia.
Akordio honen bidez, Hezkuntza Sailak konpromisoa hartu dau Elhuyar Fundazinoak proposatutako urteko lan-programearen jarduerak garatzen laguntzeko, finantzaketa bitartez. Hiru dira Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibersidade eta Ikerketa Sailak bultzatuko dituan proiektuak: Zientzia Udalekuak, Kultura Zientifikoaren Elhuyar Laborategia eta Teknopolis telebista-programa.
Erakunde bientzat garrantzitsua da gazteen artean zientzia-bokazinoak bultzatzea. Horregaitik, eta Hezkuntza Sailak bultzatuta, Elhuyar Fundazinoak Zientzia Udalekuak antolatuko ditu, lehenengoz, 12 eta 16 urte bitarteko gazteentzat. Zientzia Udalekuen ardatz pedagogikoa aisialdia eta zientzia buztartzea da, eta garagarrilean antolatuko dira, astebeteko hiru txandatan. Danetara, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 150 gaztek izango dabe parte hartzeko aukerea.
Hitzarmen honegaz, Kultura Zientifikoaren Elhuyar Laborategia lagunduko dau Jaurlaritzeak. Kultura Zientifikoaren Elhuyar Laborategiak zientzia eta teknologiari buruzko hausnarketea eragitea dau helburu. Horretarako, informazinoa jaso eta zabaldu bai, baina ikerketa-sarearen, administrazinoaren, hezkuntzearen eta gizartearen arteko hartu-emonak sustatzen ditu, eta eragile horreen guztien eretxia eskuratzen ahalegintzen da.
Gizartean zientzia eta teknologiaren arloko hausnarketea eragiteko, Elhuyar Laborategiak proiektu nagusi bi izango ditu 2010. urtean. Batetik, 'Gazteak eta zientzia' pertzepzinoen eta bokazinoen diagnostikoa egitea eta, bestetik, 'Zientzia eta teknologia telebistan' azterketea eta mintegia antolatzea.
Azkenik, ETB1en, ETB2n, ETB3n eta Interneten emitiduten dan 'Teknopolis' zientziaren dibulgazinoko telebista-programea urte osora luzatzea adostu dau ETBk. Programa horren babesle nagusia Eusko Jaurlaritzako Industria Saila bada be, Hezkuntza Saila Teknopolisen babesleetako bat da, eta luzapenaren onespena emon dau akordio horretan, Euskal Herriko Unibersidadeak, Mondragon Unibersidadeak, Nafarroako Unibersidade Publikoak eta Euskal Telebistak egin daben legez.
'Teknopolis' zientziaren, teknologiaren eta barrikuntzearen asteroko telebista-saioa da, eta Elhuyar Fundazinoak produziduten dau. Teknopolisen helburua da publiko orokorrari telebista-saio atsegina eta interesgarria eskaintzea, ikusleek zientziaz eta teknologiaz gehiago jakin dagien eta telebista aurrean gustura egon daitezan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!