Euskerea sustatzeko Irati plan estrategikoa onartu dabe Berrizen
2010-02-11 14:22 Euskerea berbagaiEuskerea Bizibarritzeko Plan Nagusia ardatz, hizkuntzearen normalizazinoa eskuratzen jarraitzeko plan estrategikoa da onartutakoa. Berrizko Udalaren 2010-2012ko Plan Estrategikoak hamar arlo nagusi hartzen ditu. Horreetako bakotxean helburu jakinak jarri eta horreek beteteko estrategia eta ekintzak zehazten dira.
Berrizko udalbatzak, aho batez, 2010-2012 Euskera Sustatzeko Irati Plan Estrategikoa onartu dau. Udalak preparau dauen bigarren plan estrategikoa izango da.
2003an onartu eban lehenengoz Berrizko Udalak udaleko erabilera plana eta orain dala sei urte (2004) lehenengo Plan Estrategikoa, 2004-2007 urtealdikoa. 2008-2009an, barriz, luzapena izan zan.
Berrizko Udalaren 2010-2012ko Plan Estrategikoak hamar arlo nagusi hartzen ditu. Horreetako bakotxean helburu jakinak jarri eta horreek beteteko estrategia eta ekintzak zehazten dira. Hona hemen arlo bakotxari jagokozan helburu nagusiak:
-
Familia transmisinoa: euskeraren erabilerea sendotu etxeko esparruan, eta transmisioa ziurtau familiakideen arteko hizkuntza izan daiten.
-
Euskalduntzea-prestakuntzea: euskeraren aldeko motibazinoa eta euskerearen ezagutzea herritarren artean handitzea.
-
Irakaskuntzea: euskerazko ikastereduak sustatzea eta eskolaz kanpoko prestakuntza-jardueretan euskerearen erabilerea areagotzea.
-
Administrazinoa: euskerearen ezagutzea eta erabilera sustatu udal administrazinoan, euskerea hizkuntza-zerbitzua izatea bermatu.
-
Lan mundua: euskerearen erabilera handitu eta, batez be, merkataritza zein ostalaritzan euskeraren erabilerea handitu.
-
Aisia: aisialdi-eskaintzan euskerearen erabilerea sustatu.
-
Kirola: kirol eskaintzan euskerearen erabilera handitu.
-
Kulturgintzea: kultur eskaintzan euskerearen erabilerea handitu, tartean euskerazko kultur produkzinoa eta sormena bultzatuz.
-
Komunikabideak: herrian edo eskualdean euskerazko komunikabideen garapena sustatu edota euskerearen erabilerea bultzatu.
-
Teknologia barriak: teknologia barrietan euskerearen erabilerea handitu.
Berrizko Udalak irudi korporatibo barria dauka
Udalbatzak aho batez onartu adu Berrizko Udalak erabiliko dauen irudi korporatibo barria. Atzoko udal bilkuran onartu eta gero hilebete barru udalaren agiri eta euskarri ofizial guztietan ikusiko dogu.
Halan da be, irudi korporatibo barriak ez dau orain arteko ezkutua ordezkatuko. Bateragarriak izango dira. Irudiaren onarpenagaz batera, bere erabilerea zelakoa izango dan zehazten dauen gidaliburua be onartu dabe.
Irudiaren oinarria urdin koloreko 'b' letra distortsionatua eta oinean kolore berdeko forma naturala dauka. Positibotasuna adierazo nahi da irudiagaz eta ingurune berdeari be keinua egin.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!