'Esan lei' Poesia Astea Gernikan, zezeilaren 22tik 28ra bitartean

Bizkaie! 2010-02-10 13:39   jardunaldiak
Amaia Jauregizar, Jose Luis Otamendi, Xabier Montoia eta Ana Cibeira idazleek parte hartuko dabe

'Esan lei' Asteari hasierea emoteko, Amaia Jauregizarrek 'Azazkalak jaten' liburua aurkeztuko dau eta poema batzuk irakurriko ditu. 'Poesia komuneko paperean' ikuskizunak, 'Gura+haize' literatur fantzinearen aurkezpenak eta Txuma Murugarren eta Rafa Ruedaren kontzertuek osotuko dabe egitaraua, besteak beste.

Gernikako gaztetxeak 'Esan lei' Poesia Astea antolatu dau zezeileko azken asterako. Poesia errezitaldiek osotuko dabe egitarauaren ardatza, baina film emonaldiak, liburu eta fantzineen aurkezpenak eta kontzertuak be izango dira jardunaldiotan.

Asteari hasierea emateko, Amaia Jauregizarrek 'Azazkalak jaten' liburua aurkeztuko dau eta poema batzuk irakurriko ditu. 'Poesia komuneko paperean' ikuskizunak, 'Gura+haize' literatur fantzinearen aurkezpenak eta Txuma Murugarren eta Rafa Ruedaren kontzertuek osotuko dabe egitaraua, besteak beste.

Ekitaldien artean, Jose Luis Otamendik eta Juan Azpillagak landutako 'Bustilehorreko poemak (Itsasoak eta jentea)' izenekoa nabarmentzen da, besteak beste. Robert J. Flahertyren 'Haraneko jendea' (1934) dokumentala, Otamendiren 'Erlojuen mekanika' poema liburua eta Juan Azpillagak bildutako doinuak dira hilaren 26an taularatuko dan ikuskizunaren osogaiak. Hurrengo egunean, Xabier Montoiak 'Slavoj Zizeken sudurra' emonaldia eskainiko dau, eta Ana Cibeira galiziarrak errezitaldia egingo dau, galegoz eta euskeraz.


Egitaraua


Astelehena, zezeilak 22
20:00 Amaia Jauregizar gernikarraren 'Azazkalak jaten' liburuaren aurkezpena eta errezitaldia.

Martitzena, zezeilak 23
20:00 'Mikrofonoak busti!' Mikrofonoak zabalik izango doguz gura dauenak norberaren edo besteren baten poemak irakurteko. Laguntzailea: Busti irratia.

Eguaztena, zezeilak 24
20:00 'Poesia komuneko paperean'. Imanol eta Mattin Epelde. Poesia, antzerkia eta musikea buztartzen dituan emonaldia, eszenatokia komun bihurtuta.

Eguena, zezeilak 25
17:30 'Txoko poesia fondue'. Txokolatean oinarritutako saioa ume zein gurasoentzat. Antzezlan laburra; marrazketea, idazketea eta istorioen txokoa; musikea; erakusketea eta gura beste txokolate jateko!

Barikua, zezeilak 26
19:30 'Gura+haize' Busturialdeko literatura fanzinearen aurkezpena.
20:30 'Bustilehorreko poemak (Itsasoak eta jentea)'. Jose Luis Otamendi eta Juan Azpillaga. Robert J. Flaherty-ren 'Aranngo jendea' (1934) dokumentala, Otamendiren 'Erlojuen mekanika' poema liburua eta Juan Azpillagak batutako doinuak oinarritzat hartzen dituan emonaldia.
22:30 Kontzertua: Txuma Murugarren (5 euro).

Zapatua, zezeilak 27

19:00 'Un frasco de veleno'. Pozoi flasko bat. Ana Cibeira idazle galiziarraren errezitaldia galegoz eta euskeraz.
19:45 'Slavoj Zizeken sudurra'. Xabier Montoia
20:30 Mikelazuloko kideen 'Batbada' proiektuaren aurkezpena.
22:30 Kontzertua: Rafa Rueda (5 euro).

Domekea, zezeilak 28
18:00 Zine-kluba Pedro Duranagaz: 'Gritos y susurros' (Ingmar Bergman).
Laguntzailea: Gernikako zine-kluba.

Aste osoan
Ana Cibeiraren collage erakusketea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu