Eibarko 33. Antzerki Jardunaldiek antzerkiz jantziko dabe herria martiaren 26ra bitartean
2010-02-11 11:08 KultureaIzen handiko konpainia eta aktoreak zein hain ezagunak ez diranak agiri dira programan. Focus Producciones taldeak 'La vida por delante' antzezlana ekarriko dau Eibarrera. Concha Velasco aktore espainiar ezaguna izango da taula ganean obra horretan, besteak beste.
Zezeilaren 10etik martiaren 26ra bitartean, ume zein helduei zuzendutako hamazortzi antzezlan izango dira Eibarko Coliseo antzokian eta Hezkuntza Esparruko antzokian, Eibarko 33. Antzerki Jardunaldien harian. Uni kultur alkarteak eta Narru Zezen taldeak antolatu dabe ekimena.
Izen handiko konpainia eta aktoreak zein hain ezagunak ez diranak agiri dira programan. Focus Producciones taldeak 'La vida por delante' antzezlana ekarriko dau Eibarrera. Concha Velasco aktore espainiar ezaguna izango da taula ganean obra horretan, besteak beste. Producciones Yllana taldeak, barriz, heriotzearen korridorean dagozan lau presoren gorabeherak umore baltzaren bitartez kontauko ditu '666' antzezlanean. Daniel Freire eta Yoima Valdes antzezleak lanean ikusi ahal izango dira Teatro Español taldearen 'Mercado libre' obran. Talde handien lanakaz batera, Ireneusz Krosny mimoaren ikuskizuna eta La Papa Teatro bizkaitarren 'Rosas rojas' ikusiko dira, besteak beste.
Antzezlan gehienak gaztelaniaz izango dira; lau emonaldi izango dira euskeraz: 'Anbotoko Mari eta orrazi galdua' umeei zuzendutako antzezlana eskainiko dau Glu Glu Produkzinoak taldeak, eta 'Euskarazetamol' antzezlana, barriz, Ez Dok Hiru Bikoteatroak. Txalo Produkzinoak 'Arrastoa' azken lana euskeraz zein gaztelaniaz emongo dau, eta Antzerkiola Imaginarioak be bere azken antzezlana eroango dau Eibarrera: 'Babiloniako loreak'; igaz estreinau eben lan hori.
Unibersidade taldeak eta topaketak
Konpainia profesionalakaz batera, unibersidadeko antzerki talde bik 'La niña de plata' eta 'Odisea espacial' lanak antzeztuko ditue. Bestalde, egitarauaren barruan, topaketak be izango dira, hilaren 16an Daniel Freire aktore espainiarraren berbaldiagaz hasita. Ekitaldi horretan, antzerki artikulu eta gidoien Narruzko Zezen lehiaketako sariak banatuko ditue. Hurrengo egunean emongo dabe programako lehen antzezlana: Cuarta Pared konpainiaren 'Siempre fiesta'.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!