Donostiako 43. Heineken Jazzaldiak 150.000 ikusle inguru izan ditu

Bizkaie! 2008-07-29 12:39   Musikea

Garagarrilaren 22tik 27ra bitartean eskaini diran ia 100 kontzertuen artean, Zurriolako hondartzako Agertoki Berdekoak izan dira arrakastatsuenak, jaialdiko zuzendari Miguel Martinek jakinarazo dauen legez.

Mondragon Unibersidadeko 183 ikaslek atzerriko unibersidadeetan amaitu dabe 2007-2008 ikasturtea

Bizkaie! 2008-07-29 11:53   Euskaldunak munduan

Horreetatik 110 nazinoarteko unibersidade ezagunenetarikoetara joan dira -Europakoak eta Kanadakoak batez be-, bigarren zikloak, Masterrak eta Doktorego ikasketak egitera. Ganerako 73 ikasleek -praktiken atalean- atzerrian egin ditue enpresa-praktikak eta ikasketa amaierako proiektuak, Latinoamerikan, Ingalaterran eta AEBetan hain zuzen be.

Abuztuaren 8an argituko ditu suzi olinpikoak Txinatarren amesak

Oscar Dominguez 2008-07-29 11:01   Begi betegarri

Hiru euskal musikarik parte hartuko dabe Arabako Organo Jaialdiaren

Bizkaie! 2008-07-28 15:13   Musikea Abuztuaren 8an, 9an, 10ean, 11n eta 12an, Arabar Errioxako Eskuernaga, Guardia, Eltziego, Oion eta Lantziego herrietako eleizetan egingo da jaialdia.

Aurten, guztira, sei musikari izango dira, horreetatik hiru euskaldunak: Raul del Toro, Jose Santos de la Iglesia eta Soledad Mendive; egitarauko ganerako hiru musikariak Jose Manuel Hernandez, Carlos Paterson eta Juan Maria Pedrero dira.

Pekinen jokatuko diran Joko Olinpikoetako lehiaketak ikusteko sarrera guztiak agortu dira

Bizkaie! 2008-07-28 14:17

Halanda be, Tianjin, Shangai, Shenyang, Qingdao edo Honk Kongen jokatuko diran lehiaketetarako sarrerak badagoz oraindino.

Sex Pistols, Dinosaur Jr, The Lemonheads, Radio Moscow eta The Boss Hoss taldeek osotuko dabe Azkena Rock Jaialdiko kartela

Bizkaie! 2008-07-28 12:02   Musikea

Talde horreei, orain arte jakinarazotako izen guztiak gehitu behar jakez, besteak beste, Ray Davies, The Sonics, The Jayhawks, Blues Explosion, The Gutter Twins, Los Lobos, John Cale & Band, Danko Jones, Marky Ramone edota Blind Melon. Jaialdia irailaren 4an, 5ean eta 6an egingo da Gasteizko Mendizabala gunean.

Manu Leguineche, Radio Bilbao eta Caritas 'Bizkaitar Argi'

Bizkaie! 2008-07-24 18:38

Manu Leguineche, kazetari, idazle eta gerra korresponsal bizkaitarrak adierazpen askatasunaren alde egindako ekarpenagaitik eta giza eskubideen defentsan, balore unibersalen zabalkunderako egindako lanagaitik jaso dau saria.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Gatibuk zemendian kaleratuko dau disko barria Baga-Biga diskoetxeagaz

Bizkaie! 2008-07-24 15:30   Musikea

Gatibu taldeak datorren zemendian argitaratuko dau bere ibilbideko hirugarren diskoa, oraingoan Baga-Biga diskoetxeagaz, eta aurkezpen kontzertua abenduaren 7an izango da, Durangoko Plateruena kafe antzokian, Euskal Liburu eta Disko Azokearen ekitaldien barruan.

Nazinoarteko Skyrunning Federazinoa (ISF) sortu da Italian

Bizkaie! 2008-07-24 13:47

Orain arte FSA alkartea izan dana, Mendi Lasterketen arloan World Series zirkuitua kudeatzen ebana, Nazinoarteko Federazino barri (ISF) bihurtu zan bilera horretan, eta bertan, Euskal Mendizale Federazinoak eskubide osoko kide legez parte hartzeko asmoa dauka.

Emotional arithmetic

Joseba Terreros 2008-07-24 12:22   Zinema kritikak

Antzezleen lana zoragarria da eta euren jardunak, keinuek, erreakzinoek… sinisgarri bihurtzen dabe beste modu batera benetakotzat, egiatzat ezin jo geinkena. Ahaleginak ahalegin, zoritxarrez honako pelikulea bere labirintoan galdutako ekinaldia besterik ez da.

2002, 2004 eta 2006ko bertsoak gogoan

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2008-07-24 11:44   Bertsolaritzea

Aurreko artikulu baten gero arte esaten geuntsan Bizkaiko Bertsolari Txapelketeari. Urri bigarrenerarteko tarte hori luzea egingo jako bertsozale askori. Artikulu hau bertsozale horreei zuzenduta dago batez be. Lasaigarri baten eragina eukiko dauelakoan, hemen dozuez azkeneko Bizkaiko Bertsolari Txapelketetako finaletako ofizio batzuk.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Arrupe, nire isiltasun hau' Loiolan antzeztuko dabe garagarrilaren 31n

Bizkaie! 2008-07-24 11:00   Kulturea

Hiru orduko ikuskizuna izango da, 22 ekitalditan bereizita eta sei hizkuntzatan abestutako kantakaz, Gontzal Mendibilek sortu eta zuzendutako obreak jesuita bilbotarraren bizitzearen errepasoa egiten dau.

Beti Jai Alai Dantza Taldeak 40. urteurrena ospatuko dau Bilbon 'Dantza Plazetan' egitarauaren barruan

Bizkaie! 2008-07-24 10:28   Kulturea

Basurtoko bizilagunen euskal kulturarako sentimenduaren barrutik sortua, Beti Jai Alai taldeak, bere jaiotzatik 1968an, dantza eta euskal dantzen ikasketa eta erakusketan konpromiso sendoa hartu izan dau.

Euskaldunen kopurua 118.000 lagunetan igon zan EAEn 2001 eta 2006 artean

Bizkaie! 2008-07-23 14:06   Euskerea berbagai

Euskal Autonomia Erkidegoko 2 urteko edo gehiagoko biztanleriaren % 59,5ek zeozer baekian euskeraz 2006an, 2001aren aldean ehuneko lau puntuz hazten dalarik, Eustaten datuen arabera.

'Eraikitzen', KilometroaK'08ko kantua

Bizkaie! 2008-07-23 11:27   Euskerea berbagai

Bideoklipean, ikasle batzuk agiri dira Irurako Ikastolea eregiten baina azkenean herritarren laguntzinoa behar dabela konturatzen dira. Danen laguntzinoagaz ikastolea eregi eta aurrera egitea lortuko dabela da mezua.

EAEtik kanpoko UNEDen zentroek euskera eta euskal kulturako ikastaroak emongo ditue

Bizkaie! 2008-07-23 10:36   Euskerea berbagai

Espainiako UNED-en datorren ikasturtetik aurrera eskainiko diran euskera eta euskal kultura ikastaro honeek aukerea emongo deutse Estadu osoko ikasleei ikastaroak jarraitzeko urrutiko irakaskuntzan espezializautako unibersidade honetan, kontuan izanda Euskadiko UNED-eko eskoletan eskaintzen zirala hemengo ikasleentzat.

Gaztelania-euskerea itzultzaile automatikoa aurkeztuko dabe Donostian

Bizkaie! 2008-07-23 10:27   Euskerea berbagai

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak testu orokor ez espezializatuak itzuliko dituan gaztelania-euskerea itzultzaile automatikoa aurkeztuko dau.

XVI. Euskal Encounter eguenetik domekara Barakaldoko BECen

Bizkaie! 2008-07-22 15:40

Danetara, 120 kilometro sare-kable, 60 kilometro elektrizidade-kable eta 10 kilometro zuntz optiko lako zifrek erakusten dabe 35.000 metro koadroko pabiloian instalauko dan azpiegiturea. 6.000 parte-hartzaile inguru eta 96 orduz etenbarik lanean arituko diran 4.000 ordenagailu inguru, BECen biziten.