Getxoko Jazzaldiko Talde Lehiaketako irabazlearen diskoa argitaratu dabe

Bizkaie! 2008-11-25 11:50   Musikea

Kristian Brink Quartet talde suediarraren diskoa Errabal diskoetxeak argitaratu dau sei kanta batzen ditu, taldeak jaialdian eskaini zituan saio bietan grabautakoak. Diskoa salgai dago denda espezializauetan eta www.hotsak.com webgunean.

Getxoko (Bizkaia) Nazinoarteko Jazzaldiak 2008ko Talde Lehiaketako azken irabazlearen diskoa kaleratu barri du, Kristian Brink Quartet talde suediarrarena, hain zuzen be. Errabal diskoetxeak argitaratutako diskoak sei kanta batzen ditu, taldeak jaialdian eskaini zituan saio bietan grabautakoak. Diskoa salgai dago denda espezializauetan eta www.hotsak.com webgunean.

Kristian Brink Quartet taldeak hainbat estilo eta eragin musikaletako jazza interpretetan dau eta bardin-bardin joten ditu melodia ederreko baladak zein erritmo indartsu, arin eta biziak.

Taldea Stockholmeko Royal College of Music eskolan sortu zan, taldekideak bertako ikasleak ziran eta. Ordutik hona, jarduera interesgarria garatu dau eta igaz lehenengo saria lortu eban talde gazteentzako Young Nordic Jazz lehiaketa ospetsuan.

Urtez urte, Getxoko Jazzaldiaren Talde Lehiaketak jarduera profesional labur eta biziko taldeak hartzen ditu. Horren erakusle bikaina da Kristian Brink-ek (saxo tenorra), Erik Lindeborg-ek (pianoa), Tobias Grenholm-ek (kontrabajua) eta Paul Svanverg-ek (bateria) osotutako taldea. Laukotearen musikeak azken urteotan iparraldeko jazz taldeek Getxoko lehiaketan lortu daben arrakastea erakusten dau.

Folklore eragineko melodia poetikoak, baladak eta erritmo sutsuko konposizinoak baztertu barik, talde eskandinaviarrak modu bizian interpretetan dau jazza.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu