EAEko 71 herritako miloe erdi familiak emakumeen kontrako indarkeria gaitzetsiko dabe hilaren 25ean
2008-11-24 10:12Euskal Autonomia Erkidegoko 71 herritako miloe erdi etxetako leihoetan kartelak jarriko ditue zemendiaren 25ean, emakumeen kontrako indarkeriari gaitzespen osoa adierazoteko, izan be, egun horretan ospatzen da Emakumeakazko Indarkeriaren Kontrako Nazinoarteko Eguna.
Euskal Autonomia Erkidegoko 71 herritako miloe erdi etxetako leihoetan kartelak jarriko ditue zemendiaren 25ean, emakumeen kontrako indarkeriari gaitzespen osoa adierazoteko. Izan be, egun horretan ospatzen da Emakumeakazko Indarkeriaren Kontrako Nazinoarteko Eguna, eta Eudel Euskadiko Udalen Alkarteak ekintza aitzindari bat sustatu dau euskal udalen artean. Holan, 'behar besteko arrakastea lortzeko, herritarren parte-hartzea nahitaezkoa' dala nabarmendu dabe Eudeletik.
Ekintza horretan, EAEko herritarren % 71 ordezkatzen daben 71 udalerrik hartuko dabe parte. Emakumeen kontrako indarkeriari gaitzespena adierazoten deutsen kartelak banatuko ditue etxez etxe, honako goiburuagaz: 'No a la Violencia Contra las Mujeres. Emakuneakanako Indarkeriari Ez'.
Helburua da egun horretan, eta aldi berean, udalerri horreetako miloe erdi etxetan 'emakumeen kontrako indarkeriari ez' esatea. Ekimen horren osogarri, indarkeriaren kontrako ekitaldiak egingo dira udaletxe bakotxaren kanpoaldean. Parte hartuko daben 71 udaletatik, zortzi Arabakoak dira, 18 Gipuzkoakoak eta 45 Bizkaikoak.
Abadiño, Arrigorriaga, Artea, Aulesti, Balmaseda, Barakaldo, Barrika, Basauri, Berango, Bermeo, Berriz, Bilbo, Durango, Ea, Elorrio, Erandio, Ermua, Galdakao, Gatika, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Getxo, Gordexola, Gorliz, Iurreta, Lekeitio, Lemoiz, Lezama, Mallabia, Mundaka, Mungia, Muskiz, Nabarniz, Ondarroa, Orozko, Ortuella, Plentzia, Santurtzi, Sopela, Sopuerta, Ugao-Miraballes, Urduliz, Zaldibar eta Zalla dira parte hartuko daben herrri bizkaitarrak.
Gipuzkoakoak dira Azkoitia, Deba, Donostia, Eibar, Elgoibar, Ezkio-Itsaso, Hernani, Irura, Lasarte-Oria, Legazpi, Mendaro, Mutriku, Oñati, Soraluze, Tolosa, Urretxu, Zizurkil eta Zumarraga. Arabakoak, barriz, Amurrio, Bernedo, Guardia, Laudio, Legutiano, Okondo, Gasteiz eta Zuia dira.
Gainera, ekimenean parte hartu nahiko leukien ganerako udal, komunikabide, denda, ostalari edo garraiobideak garaiz dagozala oraindino adierazo dabe, 'euren parte-hartzeagaz, ekimena askoz arrakastatsuagoa izango baita'. Horretarako, kartelaren irudia deskargau besterik ez da egin behar www.eudel.es webgunetik.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!