Napoleonen sasoiko Bilbo ardatz hartuta Eusko Ikaskuntzaren XIII. Symposiuma egingo da Bilbon

Bizkaie! 2008-11-24 13:06

'Bilbo Napoleonen Garaian (1799-1815): Barrikuntzen aurrean adierazpenak eta ekintzabideak' izenburupean, bi zatitan banatuko da, biak zenbait berbaldi laburrez osoturik eta eztabaida bat zabalduko da emendakin bakotxaren ondoren. Topaketa hau dobakoa da eta Bidebarrieta Liburutegiko ekitaldia aretoan izango da.

Bidebarrieta Kulturgunean bihar, hilak 25, Eusko Ikaskuntzaren XIII. Symposiuma egingo da arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Oraingoan, Napoleonen Garaian Bilboko gizartea zelakoa zan aztertuko da eta bertan izango da Ibone Bengoetxea, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Saileko zinegotzia, symposiumaren aurkezpen labur bat egingo dauelarik. Topaketa hau dobakoa da eta Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da.

'Bilbo Napoleonen Garaian (1799-1815): Barrikuntzen aurrean adierazpenak eta ekintzabideak' izenburupean, bi zatitan banatuko da, biak zenbait berbaldi laburrez osoturik (15 minutukoa bakotza gitxi gora-behera) eta eztabaida bat zabalduko da emendakin bakotxaren ondoren. Danetara, lau orduko iraupena aurreikusten da.

Lehenengo zatiaren lehen atala, 'Bilboko erakundetze piblikoa eta politikagintza'-ri zuzenduko jako eta bertan adituek (gehienak euskal irakaskuntzako historialariak) Bilboko egoera ekonomikoa eta soziala XVIII. mende amaieran eta XIX.ean zelakoa zan azalduko dabe, historikoki garai erabakitzailea, estadu modernoen sorrerea markatu ebana. Honenbestez, Fernando Martínez Rueda, José Ignacio Salazar Arrechalde, Pilar Feijóo, Celina Ribechini, Carlos Rilova Jericó eta Joseba Agirreazkuenaga historialariek Zamakolada lako jazoera historikoa azalduko dabe eta 1808an Euskal Herrian emon zan altxamenduan, Bizkaiko uriburuak izan eban papela iraultza honen erdigune eta zabalkundean.

Bigarren atala, 'Gizarte arazoak, eguneroko bizimoduak eta literaturak' izenburupean, Ángel María Ormaechea, Iñaki Reguera, Juan Gracia Cárcamo, Ana Isabel Prado, Xavier Altzibar, Mikel Bilbao Salsidua eta Andoni Vergara Martínez historialarien eskutik izango da; honeek garai haretako egoera kulturala eta osasun zein hezkuntza arloa aztertuko dabe.

Topaketa honetan irakurten diran emendakin guztiak 'Bidebarrieta' aldizkarian argitaratuko dira. Eusko Ikaskuntzako Symposium hau 1996. urtetik urtero ospatzen da Bidebarrieta Kulturguneak dauen esparru kultural honetan, Eusko Ikaskuntzak eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatuta, Euskal Herriko historiako atal desbardinak era monografikoan aztertzeko asmoagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu