Benito Lertxundiren uluak Bilbora etorriko dira
2008-11-24 17:48 MusikeaBartzelonako Auditorioa, Donostiako Kursaal eta Iruñeko Baluarte antzokiak jentez ganezka bete ondoren, Benito Lertxundik barikuan, zemendiak 28, Bilboko Euskalduna Jauregian aurkeztuko dau bere azken lana.
Bartzelonako Auditorioa, Donostiako Kursaal eta Iruñeko Baluarte antzokiak jentez ganezka bete ondoren, Benito Lertxundik barikuan, zemendiak 28, Bilboko Euskalduna Jauregian aurkeztuko dau bere azken lana.
Urriaren erdialdean kaleratu zanetik, 'Itsas ulu zolia' diskoaren 13.500 ale saldu dira. Musikaria oso kementsu eta ilusinoz beterik dabil, publiko zabalaren maitasuna erruz jasoten dau.
Kantagintzan 45 urtez aritu eta gero, oraindino be emozinoz beteriko kanta ederrak eta sentiberak sortzen jarraitzen dau Lertxundik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!