Itoizen diskografia bermasterizau dabe

Bizkaie! 2008-11-25 10:11   Musikea

Taldearen diskografia osoa, disko guztiak banaka, gaurkotuta (letrak, itzulpenak, argazkiak...) eta formato berezi batean bermasterizauta eskuragarri izango dira, taldearen izenari eta izanari bizitza luzea emoteko helburuagaz.

Hamar urte iraun zituan Itoizen historia ofizialak, lehenengo diskoaren argitalpenetik, Bordeleko Eysines aretoan 1988ko apirilean emondako azken kontzertura arte.

Zazpi diskok, ehunka kontzertuk eta euskal rock zaleen oroimenean ezabaezinak diran hainbat kantak osotzen dabe taldeak itxitako ondarea.

Itoiz belaunaldi oso baten oroimenean bizi da. Garai garrantzitsu baten ikur musikala da, kultura moderno eta gaurkotu baten seinale, geroaren hazia. Itoizek arrastoa itxi dau euskal musikearen garapenean.

Taldearen lehenengo diskoa argitaratu zanetik hogeita hamar urte pasau diranean, taldearen historia laburbiltzen dauen antologia argitaratu barri dabe CD/DVD/liburuxka formatoan. Bestetik, aurrerantzean, diskografia osoa, disko guztiak banaka, gaurkotuta (letrak, itzulpenak, argazkiak...) eta formato berezi batean bermasterizauta eskuragarri izango dira, taldearen izenari eta izanari bizitza luzea emoteko helburuagaz. Lanok Elkar diskoetxeak egin ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu