Josu Bilbaorentzat Lekeitioko Urrezko Antzarra

Bizkaie! 2008-11-24 14:03

Lekeitioko Euskal Zine eta Bideo Bileraren hogeita hamaikagarren edizinoan, 36 sortzaile desbardinek (Bizkaikoak 18; Gipuzkoakoak 14 eta ganerakoak Araba, Nafarroa eta Iparraldekoak) aurkeztutako lanen artean, Josu Bilbaoren 'Itxurbaltxa' film laburrak irabazi dau sari nagusia.

Aurten lehenengoz Lekeitioko Udalak antolatu dauen Lekeitioko Euskal Zine eta Bideo Bilerako arduradunak pozik dagoz aurkeztutako lanen kalidadegaitik eta Ikusgarri Zinemara hurreratu dan publikoaren erantzuna sekulakoa izan dalako. Hogeita hamaikagarren edizinoan, 36 sortzaile desbardinek (Bizkaikoak 18; Gipuzkoakoak 14 eta ganerakoak Araba, Nafarroa eta Iparraldekoak) aurkeztutako lanen artean, Josu Bilbaoren 'Itxurbaltxa' film laburrak irabazi dau sari nagusia.


2008ko sariak

- Sormenezko Amateurra
Lehenengo saria: Josu Bilbaoren 'Itxurbaltza'.
Bigarren saria: Idoia Soloresen 'Itzalitzko telebista'.


- Dokumentala Amateurra
Lehenengo saria: Juan Bidegainen 'Nun'.
Bigarren saria: Juan Miguel Gutierrezen 'Astoaren bluesa'


- Argumentozkoa Amateurra
Lehenengo saria: Mikel Alvarezen 'Xabiertxo'.
Bigarren saria: Iñigo Garcia eta Jose Luis Barredoren 'Andarika, kilker eta emakumeei buruzko gogoetak'.


- Sormenezkoa Profesionala
Lehenengo saria: epaimahaiak sari hau ez emotea erabagi dau.
Bigarren saria: David Zabalaren 'Express bahiketa'.


- Dokumentala Profesionala
Lehenengo saria: David Maezturen 'Psicobloc: ur sanoketako bakardadea'.
Bigarren saria: Mikel Mendizabalen 'Erraietan (Arditurriko Meategia).


- Argumentozko Profesionala
Lehenengo saria: epaimahaiak sari hau ez emotea erabagi dau.
Bigarren saria: Asier Urbieta eta Andoni de Carlosen 'Pin, pan, pun'.


- Aurkeztutako ikus-entzunezko guztien artean, lan onenaren saria: Josu Bilbaoren 'Itxurbaltxa'.

Kontxa Elortza, Aitor Aranguren, Arantza Lauzirika eta Edu Oregik osotutako epaimahaiak, azkenik, aitamen berezia eskaini deutse Koldo Rodriguez eta Bea Santamariaren 'Aterpetxea' eta Xaima Esnaola, Mikel Merino, Eli Ansorena, Julen Merino, Saioa Zarategi, Cayo Sanz, Marcos Vitoria, Naia Anza eta Erik Janssonen 'Gizon lokartia' lanei.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu