AC/DC taldeak Barakaldon emongo dauen kontzerturako sarrerak eguenean salgai

Bizkaie! 2008-11-25 14:48   Musikea

AC/DC taldeak apirilaren 4an, Barakaldoko BECeko Bizkaia Arenan emongo dauen kontzerturako sarrerak datorren eguenean, zemendiak 27, goizeko 10:00etatik aurrera, El Corte Ingles, Tick Tack Ticket, www.ticktackticket.com, 902 15 00 25 telefonoan, Fnac, Carrefour, Foto Ikatz eta Power Recordesen eskuratu ahal izango dira.

AC/DC taldeak apirilaren 4an, Barakaldoko BECeko Bizkaia Arenan emongo dauen kontzerturako sarrerak datorren eguenean, zemendiak 27, goizeko 10:00etatik aurrera, El Corte Ingles, Tick Tack Ticket, www.ticktackticket.com, 902 15 00 25 telefonoan, Fnac, Carrefour, Foto Ikatz eta Power Recordesen eskuratu ahal izango dira. Prezioa: 55 euro + banaketa gastuak.

Talde australiarraren ibilbidean 15. diskoa da 'Black Ice' eta 2000. urteko 'Stiff Upper Lip' arrakastatsuaren ondoren datorrena. Barakaldoko hitzordua baino lehen, Bartzelonan martiaren 31n eta Madrilen apirilaren 2an be zuzenekoak emongo ditu, baina, kontzertu horreetara joateko sarrerak aspaldi agortu ziran.

AC/DC Australian, Sidney urian sortu zan orain 35 urte. Angus eta Malcolm Young gitarristak, Cliff Williams baxu-jolea, Phil Rudde bateria eta Bon Scotten ordezko abeslaria, Brian Johnson dira taldekideak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu