Errealidadea eta fikzinoa buztartu ditu Kirmen Uribek bere lehenengo nobelan

Bizkaie! 2008-11-21 14:45   Kulturea

Loiun abiatu eta New Yorkeko JFK aireportura heltzen dan hegazkin-bidaia kontetan dau Kirmen Uribek 'Bilbao-New York-Bilbao' nobelan (Elkar). Idazle ondarrutarrak idazten dauen lehenengo nobelea da, 'aldatzeko sasoia be badalako'. Halanda be, bildur apur bat be izan dauela autortu dau, 'itzelezko presinoa dalako, mailea emotearen presinoa'.

Ameriketako Estadu Batuetara doan hegaldiagaz batera, hiru belaunaldiren istorioak kontetan deuskuz Uribek: aitita-amumei jagoken gerraurrekoa, gurasoen sasoiko frankismoarena eta idazlearena berarena; alde batetik besterako lokarri moduan Aurelio Artetaren koadro bat agiri da. Idazleak fikzinoaren eta errealidadearen arteko jokoa darabil, 'fikzinozko autobiografia da, hau da, autofikzinoa, nire bizitzea kontetan dot baina fikzino eran'. Tartean, e-postak, poemak, gutunak... agiri dira, 'ez nebalako nobela konbentzional bat idatzi gura eta horregaitik tardau dot horrenbeste; baina, egia esateko, gozau egin dot'.

Errealidadetik jasotako datuen artean, itsasoari loturiko hainbat istorio agiri dira liburuan, baita bizitzari berari eta gizatasunari loturikoak be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu