Instalazinoek hartuko dabe protagonismoa Guggenheimen

Bizkaie! 2008-04-28 18:02   Kulturea

Guggenheim Bilbao Museoak 'Instalazinoak: Guggenheim Bildumen aukeraketak' izenburuko erakusketea aurkeztuko dau bihar. Erakusketan, egungo artearen lau nazinoarteko artista adierazgarriren lana egongo da ikusgai: Rirkrit Tiravanija, Matthew Ritchie, Javier Pérez eta David Altmejd-ena.

Augustin Zubikarai XII. Ipuin Lehiaketako sariak banatu ditue

Bizkaie! 2008-04-28 15:41   sariak-autortzak

Augustin Zubikarai XII. Ipuin Lehiaketako sari-banaketea egin da apirilaren 28an, iluntzeko 19:00etan, Ondarroako Kofradia Zaharrean. Bertan izan dira Felix Aranbarri, Ondarroako Udalburua, eta Miren Josune Ariztondo, Bizkaiko Aldundiko Kultura Diputadua.

'Dragon Hunters' pelikuleak irabazi dau Animabasauriko sari nagusia

Bizkaie! 2008-04-28 15:26   Barriak

Film luze onenen atalean, hamar pelikula aurkeztu ditue aurten, eta epaimahaiaren ustez, Guillaume Ivernelek eta Arthur Qwakek zuzendutako Frantziako, Alemaniako eta Luxenburgoko koprodukzinoa izan da onena.

‘Botxoko mendi-mazelak deskubritzen’, zortzi bisita gidatu Bilbo ezezagunean

Bizkaie! 2008-04-28 14:46

‘Bilbao Izan’ programea 2005ean abiarazo zan, uriko ondare historiko eta kulturala ezagutarazo eta jazoera historikoek uriaren bilakaeran izan daben eragina azaltzeko asmoz.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

‘Abertzaleak eta euskara’, nazino politikoaz eta nazino kulturalaz

z 2008-04-28 14:42   Euskerea berbagai

Komunikabideetako kalaka gogaikarriak euskal nazinoaren muin-muineko auziak argitu ordez nahastu egiten ditualakoan, sasia garbitzeari ekin deutso Jose Manuel Odriozola egileak, abertzaleen artean euskereak zer leku hartzen dauen aztertzeko.

Euskal Herriko komunikabideetako dokumentazino zerbitzuetako gidea aurkeztu dabe

z 2008-04-28 14:27

Komunikabideetako Dokumentazinoari buruzko I. Jardunaldietan, urtebeteko ikerketa-lanari esker, Euskal Herriko Hedabideetako Dokumentazino Zerbitzuetako on-line Gidea aurkeztu dabe. Teresa Agirreazaldegi, Milagros Ronco eta Idoia Camacho EHUko irakasleek gidea osotzen jarraituko dabela aurreratu dabe.

Ahozko historia-tailerrak ikasle gazteentzat Artea Arratiako Euskal Abertzaletasunaren Museoan

Bizkaie! 2008-04-28 14:05

Asmoa 16 eta 18 urte bitarteko gazteei zenbait personaren lekukotasunak entzuteko aukerea eskaintzea da. Persona horreek euren bizipenak eta Euskadiren historiako zenbait alditan sufridu eta bizi ebenari buruzko eretxiak adierazoko ditue.

‘Lagune, igerri esakune!’ lelopean, Herrien arteko III. Berba Probak Mungian

Bizkaie! 2008-04-28 12:53   Bertsolaritzea

Izena emoteko epea apirilaren 30ean amaituko da. Ondoko helbidea erabili: berbaprobak@gmail.com

Herritarren ekimenari esker eta Txokolo kultur alkarteak bultzatuta, maiatzaren 10ean Herrien arteko III. Berba Probak egingo dira. Goizeko 11:00etan hasita, Mungiako eta inguruetako esakuneak eta bertsoak batzen dituan txapelketearen hirugarren edizinoa da aurtengoa.

Leioako Udala VIII. Pop-Rock Lehiaketea martxan

Bizkaie! 2008-04-28 12:32   Musikea

Leioako Udala VIII. Pop-Rock Lehiaketako talde finalistak aukeratu ditue honezkero. Danetara, 116 taldek parte hartu dabe lehiaketan.

Erlijino, kultur eta zibilizazinoen arteko alkar aditzean aurrera egiteko proposamena aurkeztuko dabe

Bizkaie! 2008-04-28 11:50

'Baketik' Arantzazuko Bake Zentroak erlijino, kultur eta zibilizazinoen arteko alkar aditzean aurrera egiteko proposamena zabalduko dau nazinoartean. 'Kultura arteko eta erlijino arteko alkarguneak. Proposamen bat eta 80 erregu eta testu bakearen alde' ekimena gaur aurkeztuko da Bilbon.

Rendition

Joseba Terreros 2008-04-25 15:51   Zinema kritikak

Pelikulea ikusi eta gero, Traffic barria egiteko ahaleginetan jardun dabela emoten dau; kasu honetan, ostera, drogen gaiari oratu barik, terrorismoa hartu dabe ardatz. Dana dala, filmaren garpena motela eta hotza da, erritmo bakoa.

Funk Colective taldeak zarratuko dau ‘Bilbao Distrito Jazz’ programea

Bizkaie! 2008-04-25 15:45   Musikea

Gaur, hilak 25, ‘Bilbao Distrito Jazz’ egitarauari amaierea emonaz, Funk Colective bilbotar taldeak joko dau da La Bolsan (Pelota Kalea 10, Alde Zaharra. 21:00etan).

Eskola arteko Jantzari Eguna Gernikan

Bizkaie! 2008-04-25 14:22   Kulturea

Eskola arteko Jantzari Eguna ospatuko da domekan, apirilak 27, Gernikako Urbieta kiroldegiko futbol zelaian. Allende Salazar, Barrutia, Mertzede, San Fidel eta Seber Altube ikastetxeetako Lehen Hezkuntza eta DBH-ko 1.210 umek parte hartuko dabe.

Urte birik behingo Bizkaiko Eskualdetako Txapelketak martxan, Bizkaiko Bertsolari Txapelketearen atarian

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2008-04-25 12:38   Bertsolaritzea Zazpi eskualde eta 60 bat bertsolari lehian, euretatik asko lehenengoz parte hartuko dabenak

Enkarterrin, Bilboaldean, Lea-Artibain eta Arratian finala baino ez dabe jokatuko, baina Busturialdean, Durangaldean zein Ipar Uriben bertsolari gehiagok emon dabe izena eta, beraz, kanporaketa saioak antolatu ditue sei finalistak aukeratzeko.

Iruñerria eremu misto bihurtu da

Bizkaie! 2008-04-25 12:35   Euskerea berbagai

Nafarroako Euskerearen Legea 1986an onartu eta ordutik ez da aldaketarik egin atzora arte. Nafarroako Foru Erregimeneko Batzordeak atzo onartutakoaren arabera, Iruñerrian zabalduko da eremu mistoa. Holan, Aranguren, Galar, Beriain eta Noain Elortzibar eremu erdaldunetik mistora pasauko dira.

Maiatzaren 11n ospatuko da Herri Urrats

Bizkaie! 2008-04-25 11:44   Euskerea berbagai

'Mende laurdena bide erdia' lelopean, Ipar Euskal Herriko ikastolen Seaska alkarteak antolatuta, maiatzaren 11n ospatuko da, urtero legez Senpere aintzirearen inguruan, aurtengo Herri Urrats jaia. Aurten, ikastola bi barritzeko erabiliko dira etekinak.

Oskorrik 'Disko gogorrean galdu eta aurkituriko CDa' kaleratu dau

Bizkaie! 2008-04-25 10:30   Musikea

Orain dala hamabi urte, Oskorri taldeak 'The Pub Ibiltaria' abenturea jarri eban martxan. Oskorriko taldekideez gan, edozien musika-tresna jo edota kantau egiten eban publikoa da ekimen honetako protagonista nagusia. Ekimenaren 12. alea aurkeztu barri dabe, azken aurrekoa, 13 aleko bildumea izango baita.

Fernando Velázquezek Fantrobia saria jasoko dau Fant Bilboko Zinema Fantastikoaren XIV. Jaialdian

Bizkaie! 2008-04-24 19:46   Musikea

Maiatzaren 8tik 16ra bitartean egingo dan FANT Bilboko Zinema Fantasikoaren Jaialdiaren XIV. edizinoak Fantrobia Saria emongo deutso ‘El orfanato’ eta beste film batzuetako soinu bandak sortu dituan Fernando Velázquez bizkaitarrari.

Behatokia: hizkuntz eskubideen inguruan, ardurea areagotuz doa azken zazpi urteetan

Bizkaie! 2008-04-24 15:57   Euskerea berbagai

Zazpigarren urtez Hizkuntz Eskubideen Behatokiak urteko diagnosiaren argazkia egin eta argazki horretan oinarritutako ondorioak atara ditu, eta ‘zazpi urtean kezka areagotuz doa’ esaldiagaz laburbildu ditu Behatokiko zuzendaria dan Paul Bilbaok urteko txostenaren ondorioak.