Kalean honezkero Potemkin taldearen 'Gauaren Zaindariak' disko barria

Bizkaie! 2010-01-27 17:01   Musikea

Urtarrilaren 30ean, 'Gauaren Zaindariak' tourraren 3. kontzertua izango da Zornotzako Idaba Musik aretoan. Potemkin taldeagaz batera, hardcore estiloa jorratzen dauen Santutxuko Solte taldeak be joko dau.

Korazatuak sokak askatu ditu eta sendo doa nabigatzen rockaren itsasoetan. Potemkineko makineria martxan jarri da eta arriskutsua bezain hilgarria dan album bat kaleratzeko gai izan da.

Potemkinen tripulazinoak zenbait aldaketa izan ditu. Baxujolea ontzitik lehorreratu zan eta bere ordezkoa eta gitarrajole barriak sendotasun puntu bat gehiago emon deutso taldeari ababor eta estiborrera kupidarik barik armategia tirokatzeko aukerea.

Boskoteari rocka dario poro guztietatik eta jarrera, energia eta gustu aparta isurtzen dabe akorde bakotxean, rafaga bakotxean; doinu bakotxean, abordaia bakotxean; kolpe bakotxean, kainoi tiro bakotxean. Guzti hau, 'Gauaren Zaindariak' izeneko taldearen iraupen luzeko bigarren lan honetan erakusten da. Bertan taldearen nortasuna indartzen dabe, aurreko lanakaz nahikoa markauta eta bideraturik egoana.


Potemkin zuzenean

Urtarrilaren 30ean, 'Gauaren Zaindariak' tourraren 3. kontzertua izango da Zornotzako Idaba Musik aretoan. Potemkin taldeagaz batera, hardcore estiloa jorratzen dauen Santutxuko Solte taldeak be joko dau.


Informazino gehiago:

http://www.myspace.com/potemkinrock
http://potemkinrock.blogspot.com/
http://www.txintxarri.com

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu