Loiuko Urdaneta ikastetxeko Alberto Figueroa ikasleak lortu dau EHUn jokatutako Matematikako Olinpiadearen lehen saria

Bizkaie! 2010-01-25 14:20

Figueroaren ostean, Ana Elorza Donostiako Usandizaga Institutuko ikaslea eta Carmelo Renobales Bilboko Begoñako Andra Mari ikastetxekoa sailkatu dira eta Valladoliden martiaren 25etik 28ra arte egingo dan Olinpiadearen estadu mailako fasean parte hartuko dabe hirurek.

Alberto Figueroa Loiuko Urdaneta Ikastetxeko ikasleak lortu dau Matematikako Olinpiadearen eskualde mailako fasean lehengo saria. Olinpiadea Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultadean (Leioako campusa) egin zan urtarrilaren 15ean.

Figueroaren ostean, Ana Elorza Donostiako Usandizaga Institutuko ikaslea eta Carmelo Renobales Bilboko Begoñako Andra Mari ikastetxekoa sailkatu dira. Lehen saridunak 380 euro eskuratuko ditu, bigarrenak 285 euro eta hirugarrenak 220 euro.

Valladoliden martiaren 25etik 28ra arte egingo dan Olinpiadearen estadu mailako fasean parte hartuko dabe hirurek. Valladoliden nazinoarteko eta Iberoamerikako olinpiadetara joango diranak hautatuko ditue. Olinpiada horreek Kazajstanen eta Paraguain egingo dira, hurrenez hurren.

Beste alde batetik, EHUk antolatu dauen matematikako tailerrak apirilera arte jarraituko dau. Matematikaren munduan sakondu eta olinpiada preparau gura daben Batxilergoko ikasleei zuzenduta dago tailerra. Tailer horretan lantzen diran problematan originaltasuna eta aurre egiteko modua garrantzitsuagoa da ezagupen teorikoak baino. Tailerra eguaztenero egiten da, 17:00tik 18:30etara, EHU-BBK etxean, Bilbon.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu