Jorge Oteizak bertsolaritzeari egindako ekarpena izango da aurtengo Bertso Egunaren ardatza

Bizkaie! 2010-01-26 14:34   Bertsolaritzea

Zapatu honetan, urtarrilak 30, Donostiako Kursaalean Jorge Oteizaren ekarpena ardatz izango dauen 41. Bertso Eguna ospatuko da. Eskultore eta pentsalariak bertsolaritzearen munduan itxitako gerizpea oso garrantzitsua dala eretxi deutso Bertsozale Alkarteak eta, 'besteak beste, bertsolaritzeari autortu eutson begiruneak be bultzatu gaitu aurtengoa Oteizaren inguruko Bertso Eguna izan daiten'.

'Hustubetehustu' izenburupean, zapatu honetan, urtarrilak 30, Donostiako Kursaalean Jorge Oteizaren ekarpena ardatz izango dauen 41. Bertso Eguna ospatuko da.

Era askotako berrogei edizino izan ditu Bertso Egunak (edo Bertsolari Egunak, bietara deitu izan jako eta) 1967an Uztapideri eskaini jakon haretatik hasita. Donostian eta Donostia Egunaren inguruan antolatzen da urtero, bertako Udalaren babesaz, lehen KTE-ren bidez, orain Donostia Festak erakundearen bitartez.

Gaur goizean aurkeztu dabe 2010eko Bertso Eguna Victoria Eugenia Antzokian Andoni Egañak (Bertsozale Elkartea), Denis Itxasok (Donostiako Udaleko Kultura eta Gazteria zinegotzia) eta Mikel Irizarrek (Kutxa).

Euskal kultureak dauen erreferente nagusienetarikoari, hau da, Jorge Oteizari eskainiko jako aurtengo Bertso Eguna. Eskultore eta pentsalariak bertsolaritzearen munduan itxitako gerizpea oso garrantzitsua dala eretxi deutso Bertsozale Alkarteak eta, 'besteak beste, bertsolaritzeari autortu eutson begiruneak be bultzatu gaitu aurtengoa Oteizaren inguruko Bertso Eguna izan daiten'.

Jexux Murua, Andoni Egaña, Nere Lujanbio, Josu Goikoetxea, Ibai Maritxalar, Igor Elortza eta Unai Elizasu ibili izan dira egun horretarako ekitaldiak antolatzen eta euren helburua ez da egunari omenaldi ikutua emotea, 'Oteizaren ekarpenak gurera ekarri, moldatu eta probau, baino'.


Hiru atal izango ditu Bertso Egunak:

12:00etan, bertsolariak Bulebarrean eta Alde Zaharrean.
18:00etan, HUSTUBETEHUSTU ekitaldia Kursaaleko Areto Nagusian. Bertsolariak: Igor Elortza, Iñaki Gurrutxaga, Uxue Alberdi, Xabier Silveira, Jon Maia, Jokin Sorozabal, Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio eta bertsolari gonbidatuak. Aurkezleak: Andoni Egaña eta Unai Elizasu.
21:00etan, afaria eta jaia Kursaal jatetxean.

Sarrerak eskuratzeko epea urtarrilaren 28an amaituko da www.bertsosarrerak.eu helbidean. Bertan, ekitaldirako eta afarirako sarrerak eros daitekez.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu