35 Erromeria, jantza emonaldi eta kalejira baino gehiago 'Dantza Plazetan egitarauaren barruan
2010-01-26 13:04 Kulturea‘Dantza Plazetan’ egitarauaren lehenengo jarduerea, zapatuan, urtarrilaren 30ean, Santiago plazatxoan -Katedralaren ate nagusiaren aurrean arratsaldeko 20:00etan— egingo dan erromeria izango da. Emonaldia Salbatzaile Dantza Taldeak eskainiko dau.
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak ‘Dantza Plazetan’ egitarauaren edizino barria jarri dau martxan, euskal folklore herrikoia sustatzeko helburuz, herrietako plazetan egiten ziran erromeriak, jantza erakustaldiak eta kalejirak eskainiz. Egitaraua aurrera eroan ahal izateko, Udalak Bilboko sei jantza talderen eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarra federazinoaren laguntzino aktiboa dauka.
Egitarauan 38 emonaldi batzen dira, urtean zehar banatuta Deustuko, Ibaiondoko, Basurtu-Zorrotzako eta Begoñako barrutietako plazetan. Emonaldi gehienak astegoienetan eskainiko dira, baina egitarauaren barruan dago astegunetan eskaintzen dan erromeriaren bat.
Ekimen honen alderdi esanguratsuenetakoa da ohiko alardeen erakusketeagaz batera badagozala partaidetzan oinarritutako beste aukera batzuk be, berbarako, jantzariek bertan dagozan pertsonak konbidatzea ditue jaialdian parte hartzera.
‘Dantza Plazetan’ egitarauaren lehenengo jarduerea, zapatuan, urtarrilaren 30ean, Santiago plazatxoan –Katedralaren ate nagusiaren aurrean arratsaldeko 20:00etan– egingo dan erromeria izango da. Emonaldia Salbatzaile Dantza Taldeak eskainiko dau. Talde horrek beste sei erromeria dinamizauko ditu leku eta ordu berean urteko beste sei zapatutan.
Talde horregaz batera, emonaldiak eskainiko dituen ganerako taldeak honako honeek izango dira: Beti Jai Alai taldeak erromeriak eskainiko ditu Basurtuko Aita Donostia plazan zezeilean, garagarrilean eta urrian; Deustuko Folklore Taldea Deustuko San Pedro plazan egongo da zezeilean, martian eta zemendian; Bihotz Alai Dantza Taldeak zezeiletik bagilera bitartean parte hartuko dau Deustuko barrutiko hainbat lekutan, San Pedro plazan, Elorrietan, Arangoitin, Ibarrekolandan edo Erriberan; Ondalan taldea be Deustuko hainbat plazatan ibiliko da urtean zehar; Bizkaiko Dantzarien Biltzarrari jagokonez, alardeak eta erromeriak eskainiko ditu Arriagako plazan eta Arenalean maiatzetik garagarrilera bitartean eta, amaitzeko, Gaztedi Dantzari Taldeak zenbait erromeria bideratuko ditu Karmelo plazan eta kalejirak eskainiko ditu Santutxun.
Lehen hiruhilekoan eskainiko diran emonaldiak.
Urtarrilak 30, 20:00etan, Santiago pl. Salbatzaile Dantza Taldea.
Zezeilak 06, 20:30etan, San Pedro pl. Deustuko Folklore Taldea.
Zezeilak 07, 12:00etan, San Pedro pl. Bihotz Alai Dantza Taldea.
Zezeilak 07, 11:30etan, Deustua. Ondalan.
Zezeilak 20, 11:30etan, San Inazio. Ondalan.
Zezeilak 20, 19:00etan, Aita Donosti. Beti Jai Alai.
Zezeilak 27, 20:00etan, Santiago pl. Salbatzaile Dantza Taldea.
Martiak 12, 19:30etan, Deustua. Ondalan.
Martiak 13, 20:30etan, San Pedro pl. Deustuko Folklore Taldea.
Martiak 20, 11:30etan, Deustua. Ondalan.
Martiak 27, 20:00etan, Santiago pl. Salbatzaile Dantza Taldea.
Emonaldien egutegi osoa www.bilbao.net-en, Bilboko Udaleko webgunean, edo herritarren informazinorako 010 telefono zenbakian kontsulta daiteke.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!