'Erandioko leku-izenak' toponimia-lana aurkeztu dabe

Bizkaie! 2010-01-27 14:04   Euskerea berbagai

Liburu hau Erandioko toponimoak eta herriko agiriko hizkuntza-paisajea normalizetako egin dan lanaren azken emoitza da, eta, beste batzuen artean, normalizazinorako arrazoiak azaltzea edota kale izendegian egindako aldaketei buruzko informazinoa zabaltzea ditu helburu nagusiak.

Erandioko leku-izenak izeneko liburuxkea aurkeztu barri da Erandioko udaletxean. Liburu hau Erandioko toponimoak eta herriko agiriko hizkuntza-paisajea normalizetako egin dan lanaren azken emoitza da, eta, beste batzuen artean, normalizazinorako arrazoiak azaltzea edota kale izendegian egindako aldaketei buruzko informazinoa zabaltzea ditu helburu nagusiak. Liburuxkeagaz batera, Erandioko toponimoen mapea be aurkeztu da. Iratxe Lasa Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeko kideak egin dau Erandioko toponimia ikerketa lana.

Aurkezpenean, besteak beste, honako honeek izan ziran: Joseba Goikouria Erandioko alkatea, Miren Dobaran Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskerea Sustatzeko zuzendari nagusia, Xabier Kintana Euskaltzaindiaren idazkaria eta Aitziber Oliban Erandioko Euskera zinegotzia. Mikel Gorrotxategi Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeko idazkaria be izan zan, herriko toponimoak berreskuratzeko lagundu daben informatzaileakaz batera.

Erandioko leku-izenak2005-2008 urteetan egindako ikerketa-lanaren ondorioa da. 2005ean, Erandioko Udalak herriko toponimoak batu, arautu eta finkatzeko beka-deialdia egin eta Iratxe Lasak hartu eban ardurea. Euskaltzaindiagaz hitzarmena sinatu ondoren, Akademiaren zuzendaritzapean -Patxi Galé izan zan lanaren gainbegiratzailea- lan egin eban Lasak. Erakusketa bat eta berbaldiak be antolatu zituan Udalak.

2008an, informazino guztia berrikusten ibili zan Euskaltzaindiako Onomastika batzordea, eta kale izendegia aldatzeko proposamena jakinarazo eutson Erandioko Udalari. 2009ko urtarrilean, Udalak kale izendegi barria onartu eban. Mapan eta liburuxkan ez ezik, herriko toponimo guztiak -1.800 inguru- Udalaren webgunean be kontsultagai dagoz.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu