Scorpions taldearen agurra aurten
2010-01-25 17:29 MusikeaScorpions taldeak 2010ean agur esango deutse zaleei. Berrogeita bost urteko ibilbideari amaierea jarri nahi deutso talde alemaniarrak eta, horretarako, azken diskoa atara eta bost kontinenteak zeharkatuko dituan bira erraldoia egingo dau. 'Sting in the tail' lan barria martian argitaratzea espero da.
Scorpions taldeak 2010ean agur esango deutse zaleei. Berrogeita bost urteko ibilbideari amaierea jarri nahi deutso talde alemaniarrak eta, horretarako, azken diskoa atara eta bost kontinenteak zeharkatuko dituan bira erraldoia egingo dau. 'Sting in the tail' lan barria martiaren 19an argitaratzea espero da.
Taldeak bere webgune ofizialean argitaratu dauen oharragaz egin dau iragarpena. Bertan adierazo dabenez, euren ibilbide ikaragarriari sekula atara daben disko onenetako bategaz eta mundu osoa zeharkatuko dauen bireagaz emon nahi deutsie amaierea. Oraingoz, Txekian, Errusian, Belgikan, Alemanian, Suitzan eta Frantzian ditue berbatuta kontzertuak.
'Bidearen amaierara heldu gara' esan deutsee Scorpionseko kideek zaleei eta taldeari lau hamarkadatan emondako babesa eskertu nahi izan deutsee ohar horren bidez.
Rudolf Schenker gitarristeak eta Wolfgang Dziony bateriak sortu eben Scorpions taldea 1965an. Berrogeita bost urteko ibilbidean 75 miloe disko saldu ditu taldeak mundu osoan eta kantu benetan arrakastatsuak sortu, tartean, 'Rock you like a hurricane' eta 'Still loving you', heavy metalaren balada ezagunenetakoa, klasikoa honezkero. Laurogeiko hamarkadan atara eben lehenengo diskoa eta orain arte argitaratu daben azkena 'Unbreakable' da (2004). Esandako moduan, martian helduko jaku taldearen ibilbide arrakastatsua biribilduko dauen diskoa, 'Sting in the tail', hain zuzen be.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!