Fito & Fitipaldis taldeak sei izendapen ditu eta faboritoa da XIV. Musikaren Sarietarako

Bizkaie! 2010-01-27 10:28   Musikea

Musikaren Arte eta Zientzien Akademiak zezeilaren 17an egingo dauen sari-banaketan jakinarazoko ditu aurtengo irabazleak eta, Fitoz gan, beste bi euskaldun dagoz zerrendan: Zenttric (artista berri onenaren atalean izendatuta) eta Delorean (musika elektronikoko diskorik onenearen atalean izentauta).

Fito & Fitipaldis taldea da Espainiako XIV. Musikaren Sarietako faboritoa, Fito Cabrales bilbotarraren taldeak sei izendapen izan baititu. Musikaren Arte eta Zientzien Akademiak zezeilaren 17an egingo dauen sari-banaketan jakinarazoko ditu aurtengo irabazleak eta, Fitoz gan, beste bi euskaldun dagoz zerrendan: Zenttric (artista berri onenaren atalean izendatuta) eta Delorean (musika elektronikoko diskorik onenearen atalean izentauta).

Edozelan be, Fito eta Fitipaldiak dira nagusi 28 kategoriatako atal nagusietan, esaterako, urteko diskorik onenaren mailan. 'Antes de que cuente diez' lanagaz batera, atal horretarako izentauta dagoz, esaterako, Miguel Povedaren 'Coplas del querer' eta Quique Gonzalezen 'Daiquiri blues'. Quique Gonzalezek hiru izendapen izan ditu eta faboritoetako bat da artista madrildarra be.

Zenttric be agertzen da izentautakoen artean. Laukote bilbotarra artista barri onenaren saria eskuratzeko izentau dabe, besteak beste, Espainian bizi dan Alondra Bentley britainiarragaz, Anni B Sweetegaz (Ana Lopez malagarraren proiektua) eta Zenet kantari andaluziarragaz batera. Barricadak, bere aldetik, rock disko onenaren saria irabazi leike.

Hip hoparen alorrean, El Chojin, Chacho Brodas eta SFDK dagoz disko onenaren garaikurra eskuratzeko hautagaien artean eta musika elektronikoko diskorik onenaren saria eskuratzeko aukerea dauka Delorean talde zarauztarrak, Telephunken eta Aviador Dro taldeakaz batera.

Kepa Junkera bilbotarrak musika tradizionaleko disko onenaren saria irabazi leike, baina Luar Na Lubregaz eta Carlos Nuñezegaz lehian dago.

Euskerazko abesti onenaren sariko finalistak ondokoak dira: 'Haizea Garizumakoa', Ruper Ordorikarena. 'Karoline', Mikel Urdangarinena eta 'Problemak', Jabier Muguruzarena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu