EHUko Carlos Maria Romeo Casabona irakaslea 'honoris causa' izentau dabe Brasilen
2010-01-25 16:33 Euskaldunak munduanEuskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Zuzenbide Penaleko katedradun eta Zuzenbidea eta Giza Genomako katedrako zuzendari Carlos Maria Romeo Casabona honoris causa doktore izentau dabe Brasileko Minas Gerais Estaduko Pontifícia Universidade Católica-n (PUC Minas).
Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Zuzenbide Penaleko katedradun eta Zuzenbidea eta Giza Genomako Katedrako zuzendari Carlos Maria Romeo Casabona honoris causa doktore izentau dabe Brasileko Minas Gerais Estaduko Pontifícia Universidade Católica-n (PUC Minas).
Romeo Casabona irakasleak jaso dauen honoris causa seigarren doktoretzea da oraingo hau. Lehenago sari bera eskuratu dau Tacnako Unibersidade Pribaduan, San Agustín de Arequipako Unibersidade Nazionalean, Santa María de Arequipako Unibersidade Katolikoan eta Moqueguako Unibersidade Pribaduan (laurak Perun) eta La Lagunako Unibersidadean (Tenerife).
PUC Minas Brasileko bost unibersidade handienetako bat da. 1958an sortua, hainbat campus batzen dituan unibersidadea da. Campus nagusia Belo Horizonten dago, eskualdeko uriburuan, eta danetara ia 60.000 ikasle ditu.
Romeo Casabonaren eta PUC Minasen arteko loturea 2007an hasi zan, ikerketa-proiektu batean parte hartzeko konbidau ebenean, biomaterial bankuek sortzen dituen ondorio juridiko eta sozialak aztertzeko. Ordutik, unibersidade brasildarrak antolatutako hainbat mintegi eta berbaldi emon ditu doktorego eta masterretako ikasleentzat, besteak beste.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!