Juan Mari Lekuona-ri omenaldia liburua eta Literatura Terminoen Hiztegiaren bertsino elektronikoa aurkeztuko ditu Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2010-01-27 13:07   Euskerea berbagai

Euskaltzaindiak azken urtean hil diran euskaltzainak omenduko ditu (Antonio Zavala, Santiago Ezkerra, Yuri Zytsar, Roger Idiart, Mikel Atxaga eta Juan Jose Zearreta).

Urtarrilaren 28an, eguenean, aurkezpen bi egingo ditu Euskaltzaindiak Donostian: batetik, Juan Mari Lekuona-ri omenaldia liburua, eta bestetik, Literatura Terminoen Hiztegiaren bertsino elektronikoa.


Juan Mari Lekuona-ri omenaldia

Liburua Juan Mari Lekuona zanaren omenez argitaratu dau Euskaltzaindiak. Iker bildumaren 23. zenbakia da.

Liburuan 20 lagunek (gehienak Euskaltzaindiaren Herri Literatura eta Literatura Ikerketa batzordeko kide dira) hartu dabe parte, artikulu bana idatziz.


Literatura Terminoen Hiztegia sarean

Literatura Terminoen Hiztegiaren bertsino elektronikoa sortu dau Euskaltzaindiak. Akademiak Literatura Terminoen Hiztegiaren paperezko bertsinoa 2008ko bagilean argitaratu eban. Euskaltzaindiaren Literatura Ikerketa batzordeak egindako lan honen helburu nagusia ondokoa zan: literaturearen teoria, historia, eta kritikearen barri emoteko euskeraz garatu dan lexikoa agertzea, finkatzea eta azalpen testuetan erabiltea.

Orain, Euskaltzaindiaren Informazino eta Komunikazinoen Teknologien batzordearen ekimenez, hiztegiaren edukiak datu-baseratu eta Euskaltzaindiaren webgunean kontsultetako moduko aplikazino informatikoa sortu dau Euskaltzaindiaren Informatika eta Telekomunikazino zerbitzuak.

Aplikazino honek, hiztegiko 648 terminoak banan-banan irakurri eta sarrera nagusien gaineko bilaketak egiteko modua eskaintzen deutso erabiltzaileari. Erdarazko ordainak eta terminoen arteko estekak be eskaintzen ditu sistemeak.


Euskaltzaindiak Antonio Zavala, Santiago Ezkerra, Yuri Zytsar, Roger Idiart, Mikel Atxaga eta Juan Jose Zearreta omenduko ditu

Datorren barikuan, urtarrilaren 29an, Euskaltzaindiak agiriko bilkurea egingo dau Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian, arratsaldeko 16:30ean, azken urtean hil diran euskaltzainak omentzeko.

Ondoko hilberri-txostenak irakurriko dira:

Txostengilea

Nori buruzko txostena

Joxemari Iriondo

Antonio Zavala euskaltzain osoa

Andres Iñigo

Santiago Ezkerra euskaltzain urgazlea

Xabier Kintana

Juri Zytsar ohorezko euskaltzaina

Jean-Louis Davant

Roger Idiart euskaltzain urgazlea

Mari Karmen Garmendia

Mikel Atxaga euskaltzain urgazlea

Jose Luis Lizundia

Juan Jose Zearreta euskaltzain urgazlea

2010eko urtarrilean hildako Jorge Cortes Izal euskaltzain urgazlea hurrengo ekitaldi batean omenduko dau Akademiak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu